Erretiro adina atzeratzeak ez du konpentsatzen: lehenago hilko gara eta estatuak dirua galduko du gainera

  • Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke. "Ez du konpentsatzen", ondorioztatu du ikerketa argitaratu duen Fedea fundazioak.

Espainiako Estatuko Gizarte Segurantzako artxibo zabal batera sarbidea izan dute ikerketa egiteko. Argazkia: RTVE

2024ko abuztuaren 29an - 10:37
Azken eguneraketa: 12:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erretiro-adina atzeratzeko diskurtsoak eta erreformak etengabeak izan dira azken hamarkadotan. Populazioaren zahartzea eta pentsio sistemaren ustezko kiebra izan dira horren akuilu nagusienak, nahiz eta eragile askok azaldu duten pentsioen etorkizunak ez lukeela horrek baldintzatuta egon behar. Orain, jubilatzeko ordua atzeratzeak dakartzan beste ondorio kaltegarri batzuen inguruko ikerketa publikatu du Fedeak, Ekonomia Aplikatuko Ikerketen Fundazioak.

Espainiako Estatuan 1967an egindako lan-erreforma batetik ateratako datuak erabili dituzte ikertzaileek ondorio batera iristeko: erretiro-adina atzeratzeak lehenago hiltzeko arriskua areagotzen du, eta horrek ekonomikoki ez du konpentsatzen.

1935 eta 1955 urteen artean jaiotakoen Gizarte Segurantzako artxibo zabal batera sarbidea izan dute ikerketa egiteko, eta 1967ko erreformaren hilkortasuna aztertu dute. Hala, "lan merkatutik irteteko adina urtebete atzeratzeak nabarmen handitzen du hiltzeko arriskua 60 eta 69 urtekoen artean", diote. Gainera, arrisku hori handiagoa da, "lan fisiko, emozional eta mental estuagoetara" loturiko langileen artean.

Kalkulatu dute 0,46 urte lehenago hilez gero 8.564 euroko galera soziala ekarriko lukeela, aldiz, irabazi fiskalak 5.213 eurokoak lirateke, beraz, eragina negatiboa da

Horrek ekonomikoki zer ondorio dakartzan ere aztertu dute ikerketan: "Bizi-itxaropenarengan duen eragin kaltegarria etekin fiskalak baino handiagoa da". Zehazki, "kalitatezko" bizi-urte batek duen balio monetarioa aintzat hartuta, kalkulatu dute 0,46 urte lehenago hilez gero 8.564 euroko galera soziala ekarriko lukeela, aldiz, irabazi fiskalak 5.213 eurokoak lirateke, beraz, eragina negatiboa da.

"Azken batean, erretiroa atzeratzeak eta pentsioen ordainketen iraupena murrizteak eragindako aurrezki-fiskalek ez dute konpentsatzen bizi-itxaropenaren murrizketarekin lotutako galera soziala, eta horrek iradokitzen du erreforma ez dela ekonomikoki onuragarria gizarte-ongizatearen testuinguru zabalenean", diote Fedearen ikerketan egileek.

Horregatik, fundazioaren ustez "tentuz" diseinatu beharko lirateke jubilazioarekin zerikusia duten politikak, batez ere lan-baldintza estuagoak dituzten sektore eta lanbideen artean –fisikoak ez ezik, emozional eta mentalak ere bai–. Era berean, jubilazioa aurreratu edo jubilazio partzialak hartzeko mekanismo "malguagoak" ezarri beharko liratekeela uste dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025-10-06 | Uriola.eus
Bilboko Alde Zaharrean bizitzea gero eta zailagoa dela salatu dute dozenaka auzokidek

Alde Zaharreko bizilagunek, LABeko etxebizitza asanbladarekin batera, Mazabi funts putrearen jarduera salatu eta etxebizitzak lehentasunez bizitzeko izan behar dutela aldarrikatu zuten. Pasa den irailaren 30ean egindako agerraldian bi mezu nagusi helarazi zituzten, bata... [+]


3x01: Mina tratatzeko landarerik zaharrena
MULTIMEDIA - Menda Bikoitza

Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen... [+]


“Basektomia Osakidetzan egiteko bi urtez itxaroten egon ostean, zerbitzua pribatizatu dutela esan didate”

2023an Osakidetzan basektomia ebakuntza egiteko izapideak hasi zituen Ibon Urizar Oleagak. Ebakuntza “azkar” egingo ziotela agindu bazioten ere, bi urtera jaso zuen deia. Zerbitzua “bertan behera” geratu dela eta oraindik basektomia egin nahi izatekotan,... [+]


Loreen agurra

Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.


Euskal Udalekuetako hezitzaileek berretsi dute ez dutela "eraso salaketarik" jaso, eta “difamazioa” gaitzetsi dute

Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”. 


2025-10-03 | ARGIA
Euskal udalekuen aurka eskuinak abiatutako lintxamendua salatu du mugimendu transfeministak

Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko
MULTIMEDIA - dokumentala

50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.

«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]


2025-10-03 | Gedar
Milaka ikaslek egin dute greba, Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen aurka

"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.


Zaintza komunitarioan oinarritutako bizilekuak sortzen ari dira Iruñean

Zahartzaro duina eta askea izatea eta bakardadeari aurre egitea dira, besteak beste, Etxekide kooperatibaren helburuak.


Desberdintasun sozioekonomikoak haurren garunean eragiten du

AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute maila sozioekonomikoan diferentzia handiak egoteak arrastoa uzten duela haurren garapen neurologikoan. Hala, desberdintasun ekonomiko nabarmenean bizi diren haurrek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa dute, hainbesteko... [+]


Mikel Gortari (AZ)
“Santo Domingoko merkatuko espezializazio proiektua Iruñearen gentrifikaziorako beste urrats bat da”

“Elkarrekin ehuntzen dugun merkatua” ekimena sortu dute Santo Domingoko merkatuaren egoera eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko. Comiruñak kudeatuko du Santo Domingoko merkatua eta espezializazio proiektu batean sartzea proposatu du


2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude