Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

  • Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.

Asteleheneko manifestazioa. Argazkia: EH Bildu.

2023ko abuztuaren 22an - 06:12
Azken eguneraketa: 2023-08-23 08:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herriko Pentsionistan Mugimenduak deitu du manifestaziora, Moyua plazatik udaletxeraino. Gehiengoak peto berde bat zuen, aldarrikapen nagusiekin: “1.080 euroko gutxieneko pentsioa” eta “Pentsioen murrizketei EZ”. Pentsionisten mugimenduarentzako, “beharrezkoa da” zifra horietara iristea, bereziki “pentsio oso baxua duten emakumeentzat”.

Gasteiz eta Iruñeko gobernuei gutxieneko pentsio eskaera azkar onartzea eskatu diete. “Berdin du zeinek gobernatzen duen, pentsioak defendatzen dira” diote, eta “gure aldarrikapenekin jarraituko dugu, berdin du zein gobernu dagoen”. KPI-aren araberako kopuru igoera bat ere eskatzen dute, galdu zuten urtarrileko ordainsaria berreskuratzearekin batera.

Hurrengo hilabetetik aurrera Espainiako Estatuko beste pentsionista talde eta mugimenduekin lan egingo dutela adierazi dute manifestazioaren bukaeran, sortuko den gobernu berriari aldarrikapenak aurkezteko.

Egoitza publikoen inguruko aldarrikapenak

Pentsioez gain, “kalitatezko egoitza publikoak” eta “beste zaintza eredu batzuk” aldarrikatu dituzte. “Egoitza publikoak ezin dira ukitu”, pentsio pribatuei diru publikorik ez emateko, eta “generoaren arrakalari ez” izan dira manifestazioan ikusi diren beste leloak.


Pentsioak kanalean gehiago
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.