145.142 sinadura aurkeztu ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak

  • Pentsio publikoak duintzeko kanpainak 145.142 sinadura bildu ditu urte hasieran abiatu zenetik, eta pentsio apalenak behintzat lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da helburua. EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrean erregistratu du herri ekinaldi legegilea.

Gasteizen Mugimendu Pentsionistak egin duen manifestazioa. Arabako Pentsionistak lanean

2025eko maiatzaren 15ean - 18:39
Azken eguneraketa: 2025-05-16 07:44

Duela aste pare bat ezagutarazi genuen ARGIAtik 140.00 sinadurara iritsi zela EHPM Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua. Ostegun honetan aurkeztu dituzte Gasteizko Legebiltzarrean 145.142 sinadurak, eta, iragarri bezala, manifestazio jendetsuaz iritsi dira bertara. Sinadurak traktore batek tiratzen zuen atoi batean iritsi dira. Ekimenak "babes ikusgarria, historikoa" izan duela ondorioztaturik, beraien eskaera aintzat hartzea galdetu diete talde politikoei.

Pentsioak osatzeko euskal sistema baten ezarpena dute helburu, eta hori pentsiodunek gutxienez SMI Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzeko  –lanbide arteko gutxieneko soldata, gaur egun 1.184 euro gordinekoa da, 14 ordainsaritan banatuta–. 

Sinaduren kutxak atoian.  ESK Sindikatua

Zer gertatuko orain?

Hasteko, errubrikak baliozkotu beharko dituzte. Hala direla baieztatzen dutenean, Legebiltzarreko osoko bilkurarako deia egingo da, eta bertan, legegintza ekimena izapidetzeko botoak jasoko dira. Mugimenduak ezagutarazi du osoko bilkura hori seguruenik udazkenerako espero da.

Mugimenduko bozeramaile Arturo Val del Olmok sinaduren bilketa "ikusgarri" gisa kalifikatu du, eta adierazi du, lege ekimenak aurrera egitekotan, 100.000 pentsionistek onura izango luketela, zeinetan 65.000 emakumeak diren. Esfortzuak merezi izan duela ere esan du, "pentsiodun prekarioenen bizitza hobetzeko" eta "soldata-arrakala murrizteko".

Eskaera "bidezkoa" eta ekonomikoki "egingarria" eta "onargarria" dela erranda, Imanol Pradales lehendakariari zuzendu zaio eskatzeko sinadura kopurua kontuan hartuta izapidetzearen aldeko irizpidea ematea.

Mugimenduak bere aldetik zera esan du: "Herri-ekimen honen hedapenak eta harrerak ez du aurrekaririk, eta oso itxaropen handia sortu du euskal gizartearen sektore zabaletan, miseriazko pentsio argi eta garbi eskasak emendatzeko beharrari erantzuten diolako". Ekimen legegilea izapidetzeko borrokan jarraituko duela argi utzi du  Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua
Pentsiodunen mugimenduaren lege-proposamenak ia 140.000 sinadura lortu ditu

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau hilabetetako kanpainan lortu du 140.000 herritarren babesa. Herri Ekimen Legegilea maiatzaren 15ean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Pentsio duinak eta gutxieneko soldata besteko pentsioak eskatu ditu mugimenduak.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Pentsiodunek haien gutxieneko diru sarrerak SMIaren parekoak izatea eskatuko dute Eusko Legebiltzarrean

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]


2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude