Paul Bilbao: “EAJren eta PPren erabakiak haurren hizkuntz eskubideak urratzen ditu”


2013ko otsailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Paul Bilbao: "haurrek eskubidea dute herri honetako berezko hizkuntza ikasteko" (Argazkia: Dani Blanco / Argia)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Hiru alderdi horiek hizkuntza normalizazioari buruzko kontu honetan bat egiteak harritu egin gaitu", adierazi du Bilbaok, egoera politiko berria "egokiagoa" delako  euskararen aldeko neurriak hartzeko. "Gaztelaniari pisu handiagoa ematea kezkagarria da, ulertezina", gaineratu du. Bere hitzetan, "haurrek eskubidea dute herri honetako berezko hizkuntza ikasteko". Dioenez, haurrak dira eskubide horren "subjektuak".

Hezkuntza oinarrizko zutabeetako bat dela esan du Bilbaok, eta azken boladan horren kontra ari direla, "erabaki honek erakusten duen moduan". Info7-k egindako elkarrizketan, 2012ko hizkuntza-politikaren urtekariaz ere mintzo da Bilbao.

Paul Bilbaok pasa den astean adierazi zuenez, "azken urte hauetan ez da hizkuntza-politiketan euskalgintzak aldarrikatzen duen erroko aldaketarik eman eta iaz esaten genuena berretsi beharrean gaude: aurrerapausoak eman ez eta hainbat alorretan atzerapausoak ere ezagutu ditugu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontseilua
2024-10-11
Ongi etorri Euskararen Mundura jardunaldiak
"Ederra litzateke euskaraz kalean ikastea"

2024-03-13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

2024-02-20
Kontseiluaren balorazioa EAE-ko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretu berriaz
“Dekretuak ez die erantzuten euskararen normalizazioak dituen erronkei eta egiazko posibilitateei”

Eguneraketa berriak daude