Gaur egun, berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko proiektu berri eta ugari tramitatzen ari dira Nafarroan: Erriberako, Lesakako, Lizarrako (Urbasa-Andia), Lizoain-Arriasgoitiko, Esteribarko, Olaibarreko, Ezkabarteko, Eguesko Haraneko, Anotzibarko, Erdialdeko Eremuko (Valdorba, Ujue, Murillo el Fruto, Tafalla, Artajonako) parke eolikoak eta eguzki-poligonoak Erreniaga, Erriberrin eta Erribera osoan han-hemenka egin nahi dutenak.
Proiektu horiek egiteak inpaktu larriak eragingo dituela ekosistemetan eta finkatu nahi diren komunitateetan salatu dute eta "nekez geldiaraziko dituzte arazo klimatikoak". Trantsizio energetikoak, ekologikoki eta sozialki eraginkorra izan dadin, diote, ezin dituela alde batera utzi energia berriztagarrien inguruan nahita ezkutatzen ari diren zenbait datu. Ondorengo hiruak azpimarratu dituzte:
• Aldizkakoak dira eta ez daude kontzentratuta; beraz, azpiegitura askoz gehiago instalatu behar dira behar den energia-ekoizpena lortzeko.
• Oro har elektrizitatea ekoizten dute, baina gaur egun Nafarroan kontsumitutako energiaren % 20 baino ez da kontsumo elektrikoa. Horrek esan nahi du ekonomia goitik-behera berregituratu behar dela, eta hori ez dira planifikatzen ari.
• Eta, gainera, berriztagarriek mineralak erauztearen mendekoak izaten jarraitzen dute; horietako asko urriak dira, eta energia asko eta ingurumen-inpaktu handia behar dute horiek lortzeko.
Horregatik guztiagatik, erakundeek adierazi dute trantsizio ekologikoa ezin dela soilik egin teknologia fosilak teknologia berriztagarriengatik ordezkatuz, eta beharrezkoa dela eztabaida sozial zabala abiaraztea ardura duten erakundeen eta herritarren artean.
Ondorengoak dira manifestuaren sintzaileak: A TOMAR VIENTO – ESTERIBAR BIZIRIK, ENDARA BIZIRIK (Lesaka), GAZTELUZAR (Leoz), HAIZE BERRIAK, OLAIBAR BIZIRIK, PLATAFORMA URBASA-HANDIA BIZIRIK, SALVEMOS EGUESIBAR ZAIN DEZAGUN, SALVEMOS EL PERDON 4.0 ERRENIEGA SALBA DEZAGUN.
Hauek dira jaso dituzten lehen atxikimenduak: EHNE, EKOLOGISTAK MARTXAN, LURRA NAFARROA, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOA, EKOLOGISTAK MARTXAN IRUÑEA, EXTINTION REBELLION IRUÑEA.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]
Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko 40.000 m2-ko eremuan 250 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa jarri du mahai gainean... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Gladys Gogoan elkarteak eta Eguzkik Gladys del Estal ekologistaren omenezko ekitaldia antolatu dute igande honetan. Gladys del Estal duela 46 urte hil zuen Guardia Zibilak Tuteran, nuklearren aurkako mobilizazio batean. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen, energia nuklearraren eta... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]