Parisko Trappes auzoa sutan bigarren egunez


2013ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lau polizia zauritu ziren eta 6 manifestari atxilotu dituzte. Argazkia: jornada.unam
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Agenteek aurpegi guztia estaltzen zion beloa zuen emakume bati hura kentzeko eskatu osteko gertakariek piztu zituzten istiluak. Bere senarra atxilotu zuten agenteei aurre egiteagatik. Emakume musulmanak esan du, poliziek iseka egin ziotela eta senarra bera defendatzen saiatu zela. 2011ko legeak debekatu egiten du aurpegia estaltzen duen beloa Frantziako leku publikoetan.

Gertatutakoa herritarren artean zabaldu zenean, ehunka pertsona bildu ziren polizia etxearen aurrean atxilotuaren askatasuna eskatzeko. Berehala hasi ziren manifestari eta polizien arteko istiluak. Manifestariek hainbat edukiontzi erre zituzten eta poliziak manifestariak sakabanatzeko gas negar eragileak eta gomazko balak erabili zituen.

Istiluetan 14 urteko gazte bat larri zauritu zen jaurtigai batek begian egindako zaurien ondorioz. Jakiteke dago gaztea jo zuen jaurtigaia poliziarena den edo ez. Lau polizia zauritu ziren eta 6 manifestari atxilotu dituzte. Frantziako Gobernuak istiluak ez zabaltzeko bere gain dagoen guztia egingo duela esan du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!