Paris 365 jantoki sozialak ez ditu ateak itxiko, 70.000 euro bilduta

  • Iruñeko Paris 365 jantoki sozialak 100.000 euro behar ditu ateak ixtera beharturik ez egoteko. Hilabetean 70.000 euro bildu dituzte, Gizakia Herritar fundazioko presidente Patxi Lasak jakinarazi duenez.


2020ko urtarrilaren 16an - 11:53
Abenduan aurkeztu zuten 'SOS Paris 365' kanpaina.

Diru ekarpen gehienak norbanakoenak egin dituztela esan du Lasak: "3 eta 3.000 euro artean eman dute".

2009an ireki zen Paris 365 jantoki soziala, Jarauta Karrikan. Hamar urteotan 278.000 gosari, bazkari eta afari baino gehiago banatu ditu Gizakia Herritar fundazioak, eta 10.250 elikagai saski baino gehiago banatu. Gaur egun Descalzos kalean dago jantokia.

SOS Paris 365

Abenduan aurkeztu zuten SOS Paris 365 kanpaina, ixteko arriskuan zegoela-eta. Fundazioko kideek prentsaurrekoan nabarmendu zutenez, hamar urteren ostean, eskaintzen dituen zerbitzuak guztiz premiazkoak izaten segitzen dute: “Hasieran behar bat zegoen, gaur egun bada, eta aurrera begira ere beharrak hor segituko duela uste dugu”, zioen Sofia Anton elikadura baliabideen arduradunak. "Azken hilabeteotan eskaria handitu egin da" gaineratu zuen. Eskaria handitzearen arrazoiak hainbat dira; batetik neguan handitu egiten delako generalean, Iruñeko auzoetatik eta zerbitzu sozialetatik ere jasotzen dituztelako prekarietatean dauden pertsonak, eta gero eta gehiago direlako etxebizitza bat izateko arazoa duten pertsonak. Hortaz, oinarrizko beharrizan horiei erantzuna emateko premia dutela azpimarratu du fundazioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude