Koronabirusa pandemia izendatu du Osasunaren Munduko Erakundeak

  • Mundu mailako epidemia gisa izendatu du Covid19 gaitza Osasunaren Munduko Erakundeak, asteazken arratsaldean emandako prentsaurrekoan.


2020ko martxoaren 11n - 17:33
Osasunaren Munduko Erakundeak prentsaurrekoa eman du.

OMEko zuzendari orokor Tedros Adhanom Ghebreyesusek aitortu du Covid-19 gaitzaren zabalkundeak mundu mailako pandemia izaera duela. Hona agerraldian zabaldu duen mezuaren itzulpena:

"Pandemia hitza ez da arinki erabiltzekoa edo era axolakabean. Oker erabiliz gero eragin dezake motiborik gabeko beldurra, edo borroka amaitu dela eta etsitzea, horrek erakarriko lituzkeen alferrikako sufrimendu eta heriotzekin.

Bizi dugun egoera pandemia izendatzeak ez ditu aldatzen Osasunerako Mundu Erakundeak koronabirusaren mehatxuei buruz orain arte esandakoak. Ez du aldatzen OME egiten dena eta ez du aldatzen herrialdeek egin behar dutena".

"Sekula ez genuen ikusi koronabirus batek eragindako pandemia bat. Eta aldi berean, sekula orain arte ez dugu ikusi kontrolatu daitekeen pandemia bat. OME eten gabe aritu da erantzunak emateko lanean lehenbiziko kasuak ezagutarazi zitzaizkigunetik.

Egunero egin diegu dei herriaideek urjentziaz eta agresibitatez ekin dezaten. Alarma-ezkila jo dugu ozen eta argi.

Astelehenean esan neuenez, Covid-19 kasuen eta ukitutako herrialdeen zenbaki hutsek ez dute osatzen istorio osoa.Mundu osoko 114 herrialdeetatik iritsi diren 118,000 Covid-19 kasuetatik, %90 baino gheiago lau herrialdetakoak dira, eta horietatik bitan epidemia nabarmenki ari da galtzen indarra.

81 herrialdek ez dute orain arte Covid-19 kasu bakar bat ezagutarazi eta 57k 10 kasu edo gutxiago. Baina ez dugu ez ozenegi eta ez argiegi eta ez gehiegitan esango: herrialde guztiek daukate oraindik pandemia honen bilakaea aldatzeko aukera.

Herrialdeek kasuak detektatu, tratatu, isolatu eta jarraitzen badituzte eta horiei erantzuteko beren herritarrak mobiliatzen badituzte, Covid-19 kasu ale batzuk dauzkatenek lortu ahalko dute horiek ez bihurtzea foko, eta foko horiek bilakatzea komunitate barruko transmisio.

Baita komunitate barruko transmisioa edo foko handiak dauzkaten herrialdeek ere, horiek ere lortu dezakete koronabirus honen uhina atzekoz aurre jartzea. Zenbait herrialdek erakutsi dute birus hau ezabatu eta kontrolatu daitekeela. Gaur Covid-19 foko zabal edo komunitate transmisioarekin borrokan ari diren herrialde askorentzako, desafioa ez da ea egin ote dezaketen haiek egindakoaren berdina baizik eta ea egingo ote duten. Herrialde batzuen arazoa da ahalmen falta. Beste herrialde batzuen arazoa da baliabiderik eza. Beste batzuena, ausardiarik eza.

Eskertuta gaude Iranen, Italian eta Hego Korean birusaren garapena geldotu eta epidemia kontrolatzeko hartu dituzten neurriengatik. Ohartzen gara neurri horiek garesti ateratzen zaizkiela beren ekonomia eta gizarteei, Txinakoei gertatu zitzaien bezala.

Herrialde guztiei oroitarazten diegu, eskatzen dizuegu: 1) prestatu zuen ospitaleak, 2) babestu eta entrenatu zuen osasun zerbitzuetako langileak, 3) zaindu dezagun denok bata bestea.

Herrialde guztiei eskatzen dizuegu: 1) aktibatu eta indartu zuen larrialdi zerbitzuen erantzun ahalmenak; 2) azaldu zuen herritarrei zein diren arriskuak eta nola babestu ditzaketen beren buruak; 3) aurkitu, isolatu, testeatu eta tratatu itzazue Covid-19 kasu guztiak eta jarraipena egin kontaktu guztiei.

Herrialde guztiek aurkitu behar dute oreka osasuna babestearen, kalte ekonomiko eta sozialak murriztearen eta giza eskubideen zainketaren artean. Esango dizkizuet beste hitz batzuk horiek baino garrantzia handiagoa daukatenak: Prebentzioa. Prest egotea. Osasun publikoa. Lidergo politikoa. Eta orotan garrantzitsuena: Herritarrak.

Denon esku dago gauzak ondo egitea lasaitasunez eta munduko herritarrak babestea. Lortu dezakegu".

Osasunerako Mundu Erakundeak gaurko agerraldiarekin Covid-19 izurria kontrolatzeko nazioarteko borroka parametro berri batean jarri du. Ordu gutxitan ikusiko dira ondorioak bazter guztietan, Euskal Herrian ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude