Palestinaren aurkako genozidioa salatu dute Euskal Herriko 178 herritan

Berehalako su etena exijitu dute manifestariek. Arkaitz Rodriguez

2024ko urriaren 22an - 09:35
Azken eguneraketa: 10:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astearte eguerdian, sindikatu eta hezkuntza komunitateko kideek egin zituzten elkarretaratzeak Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Tuteran. Arratsaldean, berriz, 178 herritako udaletxeen aurrean antolatu ziren mobilizazioak. Bertan, Israelekiko konplizitate oro haustea exijitu zuten eta gatazkari konponbidea emateko “bide diplomatikoen” beharra nabarmendu zuten. 

Euskal Herriko leku ugari hartu ditu Gernika-Palestina plataformak deitutako herri ekimenak: 63 herri Bizkaian, 41 Gipuzkoan, 61 Nafarroan, hamabi Araban eta bat Lapurdin. Urtebeteko epean, Israelgo armadak gutxienez 43.000 palestinar erail dituela eta Gazako azpiegituren %70 suntsitu dutela salatu dute.

Bilboko elkarretaratzea Gernika-Palestina Herri Ekimena
Gernikako elkarretaratzea Gernika-Palestina Herri Ekimena
Mutrikuko elkarretaratzea Gernika-Palestina Herri Ekimena
Arrasteko elkarretaratzea Gernika-Palestina Herri Ekimena
Gasteizko elkarretaratzea Gernika-Palestina Herri Ekimena

Herri askotan Leire Vargasek idatzitako poema irakurri dute, genozidioari berehalako erantzuna emateko beharra azpimarratu du: 

sarraskia gosetea tortura

alez ale gure hiztegian txertatzen goazen zentzugabekeriak

harik eta gure zentzuzko egunerokotasun normalean paisaiako elementua diren arte

urrutiko paisaia zaratagabea

 

eta galdetu nahi dut zelan heldu garen honaino baina bada azalpenik

80 urtetako historia koloniala eta bost bat mende aurretik

gutxi batzuen aberastasuna askoren minaren lepotik

mendebaldea ekialdeaz bazkatzen beste behin

eta zergatik ez

zertan eztabaidatu egingo genukeen moduan jokozelaia malkar bat ez balitz

Irakurri osoa hemen.


2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.