Etxean dira Gazaren blokeoa apurtzen saiatzera flotillan joandako lau euskal herritarrak

  • Gaueko 23:30 pasatxo heldu dira Loiura Israelek Gazari ezarria dion blokeoa apurtzen saiatu den flotillan joandako lau euskal herritarrak. Dozenaka lagun eta senide zain zituzten aireportuan eta harrera beroa egin diete. Gazan egunez egun pairatzen jarraitzen duten genozidioa salatu dute.


2025eko urriaren 6an - 23:50
Azken eguneraketa: 2025-10-07 12:27
Biobo Palestina
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Israelek nazioarteko uretan bahitu eta bere herrialdera eraman ostean, zenbait egunez atxilo egon diren euskal herritarrak etxean dira: Jotas Osés, Itziar Moreno, Mikel Zuloaga eta Abdel Karim el Khamlichi. Loiuko aireportuan harrera beroa egin diete dozenaka lagun eta kidek, nabarmen hunkituta iritsi diren ekintzaileei.

Nazioarteko beste ehunka ekintzailek bezala, aireportuan salatu dute kolpeak jaso dituztela, umiliazioak, loa galarazi dietela, zelda txikietan pilatuta izan dituztela, janaria eta ura ukatu dizkietela, arma eta zakurrekin mehatxatu dituztela, inkomunikatuta izan dituztela eta osasun sorospena ukatu dietela. Hala ere, fokua Gazan jarri behar dela gogorarazi dute.

Flotillako kide Itziar Morenok Loiura iristean, hedabideen aurrean adierazi du: "Ordua da Israelekin harreman ekonomiko, kultural, politiko, akademiko edo kirol arloko guztiak eteteko, Gazako bake prozesua engainua baita". Salatu du palestinarrek lasai lo egin ezin duten bitartean, "Euskal Herrian batzuk holokaustoaren ekonomiarekin aberasten" ari direla.

Ikusi aireportura heldu diren unea bideoan.

Jarraian zenbait argazki, Bilbo-Palestinaren eskutik.


2026ko ekainaren 2
Haizea Ziluaga Larreategi, Global Sumud Flotillaren abokatua
“Bingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...