Urriaren 21ean mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina plataformak

  • Euskal Herriko herri guztietan elkartasun ekitaldiak antolatzeko eskatu du mugimenduak. Goizean, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen manifestazioak izango dira, eta arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egitera deitu dute. 

     

Urriaren 7an Gernika-Palestinak Donostian eginiko agerraldia Gernika-Palestina Herri Ekimena

2024ko urriaren 8an - 12:18
Azken eguneraketa: 17:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Plataformak esan duenez, Palestinaren aurkako indarkeria salatzeko mobilizazioak eta elkarlan soziala handitu egin dira azken urtean. Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko Euskal Herrian hainbat ekimen arrakastatsu izan direla azpimarratu du: “Euskal Herriak Palestinaren oihua munduan kokatzen lagundu du”. Hala ere, oraindik Israelen “bortxak eta inpunitateak” mugarik ez duela nabarmendu du. “Inoiz gertatu den genozidiorik krudelenetariko baten lekuko gara”.

Taldeak gogoratu duenaren arabera, azken urtean 41.000 palestinar hil eta Gazako azpiegituren %70 suntsitu dituzte. "Ez dugu onartuko inoren lurraldea okupatzea", gaineratu dute, eta bakea eta justizia aldarrikatu dituzte nazioarte mailan. "Bake justu eta iraunkorra lortzeko elkarrizketa eta negoziazioa funtsezkoak dira".

Askotariko babesak

Urriaren 7an eginiko agerraldian eta bileran alderdi politiko eta sindikatuen babes zabala jaso du Gernika-Palestinak. EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Ahal Dugu, Sumar eta Ezker Anitza alderdi politikoetako ordezkariak eta ELA, LAB, Steilas, CCOO, UGT, CGT, Solidari, EHNE, Etxalde eta Hiru eta sindikatuetako ordezkariak izan dira bertan. Halaber, babesa adierazi duten beste norbanako eta eragile batzuk ere izan dira, besteak beste, EHUko errektore ohi Nekane Balluerka, Ernai, Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua eta Euskal Herriko Bilgune Feminista. Mobilizazio masiboak eskatu dituzte "genozidioa gelditzeko eta irtenbidea aldarrikatzeko" helburuz. 

 


2026ko apirilaren 15
Flotilla bat

2026ko apirilaren 13
Irten da Global Sumud Flotilla Bartzelonatik
"Indartsu gaude, helburua argi dugu eta lortzeko asmoz goaz"

2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.