Aurten bigarrenez, Iparraldea Palestinarekin sareak "palestinarrak haien erresistentzian sustengatzeko eta Israel zein bere konplizeen kontra borrokatzera deitzeko eguna" antolatu du azaroaren 15ean Makean (Lapurdi). Halaber, dei egin dute azaroaren 8an Israelekin elkarlanean ari diren bost enpresaren aurrean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera.
Egun osoko egitaraua prestatu dute azaroaren 15erako. Garbiketa etnikoa eta kolonialismoa lehen lerrotik bizi dutenei hitza eman nahi izan dietela azaldu dute sustatzaileek, "haiekiko elkartasunez, baina baita Israelen proiektu politiko hori desegiteko bidean, gure gogoeta politikoa armatzeko asmoz ere".
Goiz partean "Israelen proiektu kolonial eta genozidari aurre egiteko borrokak" izango dituzte hizpide Salah Hamouri abokatu franko-palestinar eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak, Sarah Katz UJFP Bakerako Batasun Judu Frantseseko kideak eta Mayis Qaisi Zisjordaniako Nebluseko Balata errefuxiatu gunean sortu eta gaur egun Pauen bizi denak.
Ibantuta eta Bachar Zain musikariek kontzertua eskainiko dute bazkaldu aurretik, eta ondoren –15:30etatik aurrera lau hitzaldi izango dira: Laborari palestinarrak, Israelen jomugan, Sarah Katz eta Le Philistin proiektuaren sortzaile Jean-Marie Dansettek eskainia; Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, Palestinarekiko elkartasunaren kontrako errepresioari aurre egin, non Urgence Palestine kolektiboko eta SAF Frantziako Abokatuen Sindikatuko kide banak hitz egingo duten; Urgence Palestine eta Tsedek kolektiboek Sionismoaren kolonialismoak baditu milaka aurpegi hitzaldia emango dute; eta Euskal Herriko BDS taldeak Boikota: lekuko konplizeak jomugan, Israel kolpatzeko. Euskal Herriko zenbait kanpaina eta garaipen izenekoa. Haurren txokoan, bestalde, antzerki tailerra, irakurraldiak eta jokoak eskainiko dituzte, besteak beste.
Egitaraua kontzertuek itxiko dute: Mikel Urdangarin, Skalpel, Gailu, On eta AKts.
"Elkartasuna da dagokigun armetarikoa"
"Palestinar erresistentzia laguntzeko denek eragin dezakegula azpimarratu nahi dugu", adierazi dute Ipar Euskal Herriko Palestinaren aldeko kolektiboen sareko kideek, astelehenean Makean eman duten prentsaurrekoan. "Elkartasuna da dagokigun armetarikoa, eta horrekin batera boikota", gaineratu dute: "Israelen genozidioaren konplize andana dugu gure inguruan. Harreman horiek moztea da boikotaren helburua, eta guztien artean presio sozial eta ekonomikoaren bitartez lortu dezakegu. Boikotaren bidez eragiteko deia luzatua digute palestinarrek eta egin dezakegun gutxienekoa da hori". Masiboki eginez gero garaipenak ekarri ditzakeela diote, Puma, Axa edo EHU-rekin gertatu den bezala, adibidez.
Israel eta bere konplizeen kontra borroka egin behar dela dio Iparraldea Palestinarekin sareak, boikotaren bidez eta Israel desnormalizatzeko ekintza kolektiboen bidez. Zentzu horretan, azaroaren 8an, mobilizazioak egingo dituzte Israelekin elkarlanean ari diren enpresak seinalatzeko. Bost enpresa hauen aurrean bilduko dira (11:00etan): Baionako San Leongo Burger King, Hendaiako McDonald’s, Ahierrako Lauak, Donibane Garaziko Carrefour, eta Bildozeko Etche Sécurité.
Palestinako herriarekin elkartasunez, ARGIAko lantaldeak aho batez erabaki du bat egitea urriaren 15erako Hego Euskal Herrian deitutako lanuzte eta greba deialdiekin. Hedabide honetako kazetariek greba aktiboa egingo dute eta Palestinarekin loturiko informazioei jarraipen... [+]
Urriaren 15erako deialdi ugari egin dituzte Hego Euskal Herrian.
EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.
Gazte Koordinadora Sozialistak Beasaingo CAF enpresaren barnean pintaketak egin ditu, enpresak “kolonizazio prozesuarekin lotura” duela seinalatuz, prentsara igorritako oharrean. Sare sozialetan zabaldu dute bideoa.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Global Sumud Flotilla pasa den asteazken gauean bahitu zuen Israelgo armadak, eta bigarren flotilla bat abiatu zen Gazara, laguntza humanitarioa ematera eta blokeoa haustera. Freedom Flotilla and Thousand Madleens ontzidia ere bahitu dute, eta 140 ekintzaile atxilotu.
Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.
Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla Gazara bidean zihoan. Thousand Madleens izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen. Asteazken goizaldean Israelgo armadak flotillako itsasontziak abordatu... [+]
Gaueko 23:30 pasatxo heldu dira Loiura Israelek Gazari ezarria dion blokeoa apurtzen saiatu den flotillan joandako lau euskal herritarrak. Dozenaka lagun eta senide zain zituzten aireportuan eta harrera beroa egin diete. Gazan egunez egun pairatzen jarraitzen duten genozidioa... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.