ARGIAk bat egiten du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin

  • Palestinako herriarekin elkartasunez, ARGIAko lantaldeak aho batez erabaki du bat egitea urriaren 15erako Hego Euskal Herrian deitutako lanuzte eta greba deialdiekin. Hedabide honetako kazetariek greba aktiboa egingo dute eta Palestinarekin loturiko informazioei jarraipen berezia egingo diote egun osoan zehar. ARGIAko telefonoa egun osoz etenik egongo da.

ARGIAko lantaldea Palestinaren alde. Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

2025eko urriaren 14an - 16:34
Azken eguneraketa: 22:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Webgunean mobilizazio egun honi gertuko jarraipena egingo diogu eta tokian tokiko informazioa jasoko dute berriemaile bereziek.

Aldi berean, ARGIAk dei egiten die bere irakurleei sindikatu eta eragile sozialek deitu dituzten deialdiekin bat egin dezaten.

Jarraian, ARGIA ere parte den Ekonomia Sozial Eraldatzaileko enpresen sarea den Olatukoopek atera duen oharra:

U15ean palestinarren bizitzen alde antolatuko gara!

Olatukoopetik dei egiten diogu Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta mugimendu kooperatiboko kide orori U15 mobilizazioetan parte hartzera.

Genozidioaren aurrean ezin gara isilik geratu: sionismoarekin harremanak hautsi eta bizitzaren aldeko konpromisoa berritu behar dugu.

Antolatu, partekatu eta sortu bizitza duinak posible egiten dituzten ekimenak.


2026ko ekainaren 2
Haizea Ziluaga Larreategi, Global Sumud Flotillaren abokatua
“Bingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...