Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

  • Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.

Palestinaren aldeko mobilizazio baten artxiboko irudia. Joseba Parron / Irutxuloko Hitza
Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko ekainaren 13an - 10:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazatarrei elkartasuna adierazteko eta genozidioa etetea, laguntza humanitarioaren sarrera ahalbidetzea eta Israelekin harreman komertzial eta kultural oro bertan behera uztea eskatzeko egingo dute baraualdia, elkarteko bozeramaile Bertha Gaztelumendik eta Xabier Urmenetak azaldu dutenez.

Manifestazioa, larunbatean

Argituz elkartearen egitasmoaz gain, Palestinaren aldeko egitasmo gehiago egongo dira asteburuan Donostian. Hain zuzen ere, Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren Gipuzkoako nodoak (BDZ) Palestinaren zapalkuntzan kolaboratzen duten proiektuen aurkako manifestaziora deitu du larunbaterako (hilak 14), bereziki CAF enpresarengan fokua jarriz; izan ere, estatu sionistako tranbia sisteman hainbat proiektu ditu enpresa euskal herritarrak. 12:00etan abiatuko da mobilizazioa, Gipuzkoa plazatik.


2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.