Milaka pertsona Bilbon, haur palestinarren aldeko mobilizazioan

  • Gure Haurrak Badira plataformak deituta larunbatean manifestazioa egin dute Bizkaiko hiruburuan. Israelek Palestinan eginiko genozidioan milaka adin txikiko oroitu dituzte eta palestinar herriaren existitzeko eskubidea aldarrikatu dute.


2025eko urriaren 27an - 14:08
Azken eguneraketa: 15:55
LAB
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jesusen Bihotza plazatik 17:30 ean hasi den mobilizazioak milaka pertsona bildu ditu. Horietako askok zapatak eraman dituzte, bonben, balen edo Israelgo Estatuak eragindako goseteen ondorioz hildako haur palestinarrak oroitzeko. Udaletxean mobilizazioa amaitzean airera bota dituzte zapatilak sirena soinu artean.

Deitzaileen artean ziren eragile ugari; Palestinarekin Elkartasuna, Gernika Palestina, LAB, ELA, UGTE, CCO, Steilas, DBS Euskal Herria, Ikastolen Elkartea, Euskal Herriko Mugimendu Feminista, Euskal Eskola Publikoaz Harro etab.

Haurrek protagonismoa handia eduki dute manifestazioan zehar. Beraiek izan dira manifestazioaren buru palestinar bandera eta ikurrinarekin. Txikiak jarraituz, pailazoak eta Palestinan hiltzen dituzten horiek gure haurrak ere badira lelodun pankarta eutsiz hezkuntza komunitateko ordezkariak.

“Israelek gosea gerra-arma gisa erabiltzen jarraitzen du, haurrak hiltzen jarraitzen du, eta kolonizazioa ez da gelditu”, esan zuen Gure Haurrak Badira plataformako Mikel Elortzak. Salatu duen Israelgo kartzeletan gatibu 360 hamazortzi urtez azpiko haur daudela, “2016 hasieratik erregistratutako kopururik handiena”.

 LAB
 LAB
 LAB

Palestina kanalean gehiago
2026ko apirilaren 15
Flotilla bat

2026ko apirilaren 13
Irten da Global Sumud Flotilla Bartzelonatik
"Indartsu gaude, helburua argi dugu eta lortzeko asmoz goaz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.