Palestinaren alde, geopolitika inperialista borrokatu

  • Badira jada hilabete bat Israelgo Estatuak Gazaren kontrako ofentsiba gupidagabea hasi zuenetik. Momenturaino, behin eta berriz iragarritako lur-ofentsiba oraindik bere hastapenetan dagoen honetan, 9.000 palestinar baino gehiago izan dira erailak bonbardaketen pean, asko haurrak. Modu gero eta esplizituago batetan, israeldar hedabide eta agintari politikoek garbiketa etnikoaren aldeko deiak egiten dituzte, Gaza behin betiko palestinarrez hustuz, lurraldea anexionatuz, eta, azken finean, bigarren Nakba bat eraginez. Hasiera-hasieratik, Egiptoko lurraldea den Sinaí penintsularantzako errefuxiatuen lekualdatze masiboa mahai gainean egon da. Eta, testuinguru korapilatsu honetan, arrisku objektiboa da gatazkaren eskalada, bai Palestina barne mailan bai eskualde osoan.


2023ko azaroaren 08an - 08:00
Azken eguneraketa: 11:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Badago errelato bat, hegemonikoa hedabide korporatiboetan, gatazka identitariotzat edo erligiosotzat jotzen duena, palestinarrak ISIS modalitateko yihadismo batekin lotuz, erretorika antiterrorista eta “zibilizatzailea” goraipatuz eta “Israel-Hamas” gerraren mitologia sustatuz. Israel Mendebalde ilustratuaren adierazle izango litzateke “zibilizatu gabeko” lurraldean. Irakurketa horren aurrean, gero eta indartsuago joan da kokatzen begirada alternatiboa, palestinar mugimenduak eta internazionalismoak historikoki sustatutakoa: Palestinakoa deskolonizatu beharreko lurralde bat dela; Israelgo estatuak ezarritako erregimena ez dela soilik okupazio bat, baizik eta apartheid bortitza inposatzen duela biztanlego palestinarraren gain; gako nagusia nazionala eta antiinperialista dela, palestinarren eskubide nazionalen ingurukoa, alegia. Zapalduaren irakurketa, beraz, aurrera nabarmen egiten ari da mundu mailako iritzi publikoan, propaganda sionistaren gainetik pasata.

Errelatoen bataila bortitz honetan, itzelezko arrakala ari da suertatzen Europa eta Estatu Batuetako herri-sektoreen eta agintari politikoen artean. Euskal Herrian badaramatzagu ondoz ondoko hiru asteburu kaleak leporaino betetzen, eta horrela izaten ari da beste hainbat hirigunetan, globala bilakatzen ari den olatu batetan. Hori gertatzen den bitartean, Ursula Von der Leyer, Joe Biden edota Rishi Sunak Israelera doaz prozesioan, Netanyahuren gobernuari babes politikoa eskaintzera operazio genozida honetan. Beste batzuk, Espainiar gobernua kasu, etengabe aldatuz doaz posizioa kaleko giro pro-palestinarraren erabat aurka ez agertzeko, baina Israelgo Gobernuari inolako muga edo mehatxurik ezarri gabe eta, beraz, babes politikoa de facto eskainiz genozidioari. Zergatik gertatzen da hau? Zergatik lerrokatzen dira buru-belarri gure agintariak Israelekin, antza guri zuzenean ukitzen ez gaituen gatazka honetan?

Hau ez da gauza berria, jarraitasun historiko koherentea baizik. Horrela izan zen, gorabeherekin, Gerra Hotzak iraun zuen bitartean. Baita Osloko akordioa izan zen palestinarren kontrako tranpan ere, non argi eta garbi lerratu ziren potentzia zentral hauek Israelen mesedetan, akordioak sistematikoki ez-betetzeko estrategiari ekin zionean barne. Azkenengo urteotan, okupazioa eta apartheid-eko erregimen israeldarra “normalizazio” baten moduko prozesuan murgildu denean, potentzia hauek ez dute ezer egin palestinarren statu quo-a hobetzeko, eta konfrontazio armatua epel egon den horretan Israelen nazioarteko posizioa etengabe finkatzeko lana egin dute. Israelen aldeko Mendebaldetar jokabidea, beraz, sistematikoa eta historikoa da.

Oldarkorrago azken hilabetean

Baina urriaren 7tik hona, ikus dezakegu agintari europar eta estatubatuarrak lerratze oldarkorragoak, nabarmenagoak, esplizituagoak egikaritzen ari direla Israelen alde. Lehen bakarrik “belatz” belizistenek esaten zutena, diskurtso ofizialaren neurri bilakatuz doa. Horrela, nahiz eta sarraskiaren dimentsioa gero eta jasangaitzagoa izan, nahiz eta israeldar erretorika esplizituki genozida eta supremazista bilakatu, Macron edo Schultz bezalakoek bere horretan jarraitzen dute, beren diskurtsoan matizaziorik barneratu gabe, Israelen “defendatzeko eskubidearen” mantra tranpatian ezkutatuz, nahiz eta gizarteak gero eta palestinarren aldekoagoak bilakatu. Hari historikoak bere horretan darrai, baina kontrakotasunak areagotuz doaz.

Badaude Israelen aldeko joera hau neurri batean azaltzen duten hainbat elementu: askotan aipatzen den lobby israeldarrak AEBetan duen indarra, Alemaniaren erru-konplexu historikoa judutar komunitateekiko, eta abar. Halako argudioek rol bat jokatzen dutela ukaezina da. Baina ez dira nahikoa egunotan ikusten ari garen Israelen jokabidearekiko Mendebaldeko babes politiko lotsagabea azaltzeko. Badago hau azaltzeko lehen mailako elementu bat, gero eta gehiago azaleratzen ari dena egungo krisi honetan, eta beste elementu guztiak baldintzatzen dituena: Israel da, egungo geopolitika gatazkatsuan, bloke euro-estatubatuarraren posiziorik garrantzitsuenetarikoa eskualde erabat estrategiko horretan. Azkar esanda, Israel da sistema-mundu kapitalistako potentzia zentralen –hau da, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren– ordezkari nabarmenena Ekialde Hurbilean. Zentzu horretan, rol inperialista argia jokatzen du jada bere sorrera historikotik abiatuta, zorroztasunez eta erabateko disziplinapean. Horrek ez du esan nahi Israelek agentzia propiorik ez duenik, baizik eta bakoitzaren dinamikak –Israelenak eta potentzia zentralenak– funtzionalak direla elkarren artean eta helburu estrategikoak partekatzen dituztela hein handi batean. Azken finean, AEBen eta Europar Batasunaren zonalde osoko alianza-politikek Israelen inguruan pibotatzen dute.

Artikulazio inperialista honek baditu inplikazio zehatzak gaur egungo testuinguruan eta hein batean Europa eta AEBetako agintarien jarrera bereziki oldarkorra azaltzen dituzte. Horrela, bizi dugun testuinguru geopolitikoaren izaera korapilatsua normalitate berria bilakatzen ari da: BRICS taldearen gorakada, Europa eta AEBen hegemonia globalaren gainbehera, Txinarekiko lehia komertzial, teknologiko eta militarra, Frantziaren kanporatzea mendebaldeko Afrikako bere posizio poskolonialetatik, Ukraniako gerra, eta beste hainbat eta hainbat adibide. Hau guztia, kapitalismoaren errentagarritasun krisi organikoa eta klima-larrialdiaren aurrerakada direla medio. Testuinguru honetan, eta euren posizio politikoa, ekonomikoa, korporatiboa, militarra, kulturala kolokan ikusita, potentzia zentral hauek gero eta modu oldarkorragoanari dira jokatzen beraien hegemoniazko posizioei eusteko, mundu mailan influentzia-esparruak mantendu eta zabaltzeko. Eta Ekialde Hurbileko kasuan, honek zera dakar: Israelekiko aliantza estrategiko horri eustea, potentzia zentralen mesederako den posizio hori indartzea. Horrek telebisatua izaten ari den genozidio bat politikoki babestea badakar ere. Konpromisoek eta erdibideek gero eta leku gutxiago duten munduan, Europar Batasunak (eta, noski, hard power inperialista egikaritzera askoz ere ohituagoak dauden AEBk) euren aldea babesten dute irmoki.

Testuinguru gero eta gatazkatsu honetan, Israelek rol estrategikoa jokatzen du bloke euro-estatubatuarrak Txinarekiko irekitako lehian, adibidez. Horrela, ez da kasualitatea Bidenek pasadan udako G-20aren gailurrean iragarritako India – Ekialde Hurbila – Europa Korredorea (IMEC, ingelesezko hizkietan) Israeletik pasatzea eta Haifa-ko portuan izatea bere geldiune estrategikoetako bat. Zetaren Bide Berriari aurre egiteko, Israel lerrokatua dago erabat potentzia zentralekin, eta horrela gertatzen da bestelako hainbat eta hainbat nazioarteko gakoekin. Hau da, gure ustetan, Israel eta Europa zein Estatu Batuek osatzen duten botere-blokearen arteko harremana egituraz azaltzen duen arrazoia.

Herri mugimenduek lana, etxetik hasita

Horrek eginbehar espezifikoak ezartzen dizkio herri-mugimendu internazionalistari Europa mailan. Ez gaude gure eraginpetik at gertatzen den ezbehar tragiko baten aurrean, geopolitika propioaren ondorioz gertatzen ari den sarraski baten aurrean baizik. Gu ez gara kanpotik begira ari diren lekuko hutsak, zuzeneko partaide aktiboak baizik. Israelen posizioa Europar Batasunaren posizioa da, eta beraz, Israelek egiten duena posizio hori mantentzeko (genozidioa eta garbiketa etnikoa, kasu honetan), guri ere badagokigu. Israelen jokabide koloniala palestinarrekiko Europaren eta AEBen proiekzio kolonial-inperialaren adierazle zuzena da. Israel gu geu gara, hegemonia globalerako lehian eskualde horretan jardunez. Horregatik, erantzukizun zuzena daukagu, lehendabizi, sarraskia eteteko; bigarrenik, konponbide demokratiko bat bultzatzean (hau da, Palestinaren erabateko deskolonizazioa sustatu eta Israelen azpiegitura supremazista indargabetu). Txosten honetan azaltzen genuen bezala, jokabide internazionalista eraginkorrena gure logika eta eragile kolonial-inperialak gurean, geure etxean borrokatzean, kortozirkuitatzean eta, indargabetzean datza.

Herri-mugimenduaren lehendabiziko egitekoa zera litzateke: bakoitzaren esparruan agintari politikoek Israelekin harremanak hausteko presioa eragitea

Zentzu horretan, eta israeldar ofentsibak eragindako larrialdi egoeraren aurrean, berehalako helburu bat sarraskia etenaraztea da. Horretarako argi dago agintari europar eta estatubatuarrak bidaltzen ari diren mezuak –bonbardaketen “pausa bat” eskatuz, korridore humanitarioak bilatuz, hildako zibilak gutxitzeko ahaleginak erretorikoki galdatuz…– ez direla nahikoa helburu hori lortzeko. Are gehiago, agintari horiek badakite hori, eta beraz, beraien jarrerak Israelekiko babes politiko bat suposatzen du de facto. Modu kalkulatuan nahikoa ez egitea sarraskia geldiarazteko, sopikuntza hutsa da. Horregatik, gutxieneko helburu hori lortzeko gaur egun eraginkorra izan daitekeen bide bakarra Israelen nazioarteko isolamendu eta gaitzespen irmoa sustatzea da. Soilik nazioarteko ostrazismoaren mehatxupean gelditu daiteke martxan dagoen genozidioa. Beraz, herri-mugimenduaren lehendabiziko egiteko bat zera litzateke: bakoitzaren esparruan agintari politikoek Israelekin harremanak hausteko presioa eragitea. Hau da, Foru Aldundietatik hasita, EAE eta NFEko gobernu autonomikoetatik jarraituta, Espainiako Estatuko Gobernutik pasata, eta Europar Batasuneraino iritsita, harreman diplomatikoen etetea bultzatzea. Boliviak, Kolonbiak eta Txilek egin duten bezala. Kale mobilizazioa eta herri-indarra ezinbestekoak dira horretarako, maila guzti horietako egungo agintariek ez baitute egingo euren ekimenez. Aliantza geopolitiko irmo bat kolokan jartzea suposatuko luke eta.

Hortaz haratago, Israelgo Estatuarekiko gure maila guztietako erakundeen egiturazko harremanak ahalbideratzen dituzten tresna guztiak indargabetzeko ekimenak bultzatu behar da. Europar Batasunak indarrean daukan Asoziazio-akordio Euromediterraneotik hasita, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2018an Sosa israeldar enpresa-azkartzailearekin eginiko hitzarmenean amaituta. Israelekin armagintza-merkataritzan diharduten gure lurraldean errotutako enpresak, okupatutako lurraldeetan operatzen dutenak (CAF trenbideen euskal enpresa kasu), eta abar. Guztiak herri mugimendutik kolokan jarri beharreko harremanak dira.

Hauxe da egungo eginbehar nagusia internazionalismotik: palestinar herriaren alboan kokatu gure geopolitika inperialista propioa kortozirkuitatuz. Eta horretarako, kaleetan jarraitu beharra dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude