Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900 miliziano hil zituela; une berean, Gazako Osasun Ministerioaren arabera, zerrendan hildako palestinarrak 53.000 ziren.
Israelgo agintariak Gazako palestinarren sarraskia "Hamas ezabatzeko" edota "mehatxu terrorista" baztertzeko helburuarekin justifikatzen saiatzen badira ere, datuek aurkakoa erakusten dute: Israelgo armadako barne agiri batean ageri diren datuen arabera, maiatzean zerrendako palestinarren genozidioan hildakoen %83 zibilak ziren, hau da, hildako sei palestinarretatik bost. Izan ere, Israelgo zerbitzu sekretuek kalkulatu zuten 2023ko urritik maiatzera bitarte armadak Hamas eta Jihad Islamikoa erakunde palestinarretako 8.900 miliziano hil zituztela borroketan. Epe berean, Gazako Osasun Ministerioaren datuek zioten zerrendan hildako palestinarrak 53.000 zirela –egun gutxienez 62.000 dira–.
Israelgo armadaren barne agiri horretan ageri diren datuak ostegunean argitaratu zituen +972 hedabide independenteak, Erresuma Batuko The Guardian egunkariarekin eta Local Call hedabidearekin eginiko ikerketa batean. Datu horietan Israelgo zerbitzu sekretuen ustez Hamasen eta Jihad Islamikoaren adar militarrek osatzen dituzten 47.623 palestinarren izen-abizenak ere agertzen dira –34.973 Hamasekoak eta 12.702 Jihadekoak–. Datu horiek diote 2023ko urriaren 7az geroztik Gazan izandako borroketan Israelgo armadak 7.330 miliziano hil diuela, eta beste 1.570 "seguruenik" hilik daudela.
Israelgo armadaren datu horiek gezurtatu egiten dituzte herrialdeko agintari ugarik Gazako palestinarren genozidioaren inguruan eginiko adierazpenak: esaterako, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak 2024ko maiatzean adierazi zuen –hildako palestinarrak 35.000 zirenean– zerrendan hildako zibilen eta milizianoen kopurua bera zela: 14.000 zibil eta Hamaseko nahiz Jihad Islamikoko 16.000 kide, haren arabera.
Hildako zibilen ehunekoa are altuagoa
Steven Donziger abokatu estatubatuarraren arabera, Israelek Gazan hildako zibilen kopurua are altuagoa izan daiteke: 2024ko uztailean, "aurreikuspen zuhurra" eginda, gutxienez 186.000 palestinar hilda egon zitezkeela ondorioztatu zuen The Lancet aldizkariak, Israelen zuzeneko indarkeriaz gain gaixotasunen eta bestelako arrazoien ondorioz hildakoak kontuan hartuta. Bada, kopuru hori uztailean eguneratu zuen Donzingerrek, eta The Lancet-en formula erabilita, ondorioztatu Israelek gutxienez 434.000 palestinar hil dituela 2023ko urriaz geroztik.
Gutxienez 21 herrialdek gaitzetsi dute Israelek Zisjordanian egin nahi duen kolonia bat
Gazako palestinarren sarraskiarekin soilik ez, Zisjordaniaren okupazioarekin ere aurrera jarraitzen du Israelek: joan den astean aurkeztu zuen E1 kolonia Israelgo Finantza ministro Bezalel Smotrichek. Jerusalem ekialdean eraiki nahi dute eta hamabi kilometro karratu hartuko lituzke. Urte amaieran eraikitzen hastea aurreikusten dute, eta 3.500 etxebizitza inguruk osatuko lukete.
Europako Batasuna, Nazio Batuen Erakundea eta gutxienez 21 herrialde –tartean Erresuma Batua, Australia eta Japonia, besteak beste–, ordea, plan horren aurka agertu dira. Ostegunean argitaratutako ohar bateratu batean adierazi dute Israelen asmo horrek "nazioarteko legedia urratzen" duela, etorkizunean bi estatuen soluzioa gauzatzea oztopatzeaz gain.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]
Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]