“Palestinako lurren %5 dago palestinarren esku, eta hori ere kendu nahi digute”

  • Palestinari elkartasuna adierazteko nazioarteko egunaren harira Tadamun elkarte internazionalistak ekimen ugari antolatu zituen Usurbilen. Sutegi aretoan Aritz Saidi, Gabriel Ezkurdia eta Fayez Badawi Palestina eta Ekialdi Hurbileko gatazken gaurkotasunaz aritu ziren. Palestina Askatzeko Herri Fronteko militante historikoa elkarrizketatzeko probestu zuen ARGIAk.


2019ko abenduaren 06an - 08:36
Fayez Badawi Usurbilen izan da orain gutxi.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zure hitzartzearen hasieran, Nakba aipatu duzu, 1948. urteko Arabiar-Israeldar Gerra osteko palestinarren exodo behartua. Palestina iparraldeko milaka familiren antzera, exodo horren parte izan zen zure familia.

Ni Libanon zegoen errefuxiatu palestinarren kanpaleku batean jaio nintzen 1955. urtean. Txabolaz osatutako kanpaleku izugarria zen, 40.000 palestinar bizi ginen. Hara heldu zen nire familia 1948ko gatazkaren erdian sionisten talde paramilitar batek gure herrixka suntsitu ostean.

Nire familia Haifa eta Acre artean zegoen herrixka batean bizi zen. Nakbaren ostean gure jaioterria israeldarren menpe geratu zen. Zisjordaniakoak edo Gazakoak ez diren eta kanporatuak izan ziren familia palestinarren historia da gurea. Egun oraindik 8 milioi palestinar bizi gara munduko lurralde ugaritan errefuxiatuta. Nire ama beti sentitu izan da kanporatze behartuaren errudun, hainbatetan esaten du: “Alemaniatik zetozen berri gordinak entzun ostean, ateak ireki genizkien kolonoei gure lurretan lan egiteko aukera eskainiaz”. Bistan da ostean gertatutako tragedia ez zuela espero.

Kanpaleku batean jaio zinen. Nolakoa da errefuxiatuaren bizitza?

Bizitza oso gogorra zen kanpalekuan, batez ere ez zuenean klimak laguntzen . Txaboletako zirrikitu guztietatik sartzen zen euria eta hotza. Hori gutxi ez eta 1976. urtean Libanoko Gerra Zibilean indar falangistek kanpalekua suntsitu zuten. Berriz ere familiarekin iheserako bidea hartu behar izan nuen, Xatilako kanpalekuan ezarri ginen arte. Lehen pertsonan bizitu zuen nire familiak 1982. urtean berriz ere indar falangistek Israelen babesarekin Xatilan buruturiko sarraskia. Familiaren ezagun asko hil zituzten.

Oso gazte harrapatu zintuen horrek guztiak.

Oroitzen dut 12 urte nituela kanpalekuko eskolan nola atxilotzen zituzten Libanoko indar armatuek Nakbaren inguruko paskinak banatzen zituzten ikaskideak. Ni ere propaganda banatzen hasi nintzen, propaganda FPLP mugimenduarena zen eta ohartzerako militante aktiboa nintzen. Jada gazte nintzela 18 urterekin izugarrizko influentzia izan zuen nigan Ghassan Kanafani lider politiko eta idazlearen obra ezagutzeak. Bere lanak irakurrita klase eta nazio kontzientzian sakondu nuen. Kanafaniren lana ezinbestekoa izan zen gazte palestinar errefuxiatuak borrokara batzeko.

Egun Palestina Askatzeko Herri Frontearen (FPLP) nazioarteko ordezkarietako bat zara.

Mundu arabiarrean ideologia marxista duen mugimendu handienetako bat da gurea, baina gu guztiaren gainetik, erresistentzia palestinarraren adar bat gara. Erresistentziarako grina galdu ez duen herri baten ordezkariak. Nazioarteko komunikabide askok diotenaren kontrara, erresistentzia geroz eta batuago dago eta horrek mugimendu guztiak indartzea dakar. Gure mugimendua historikoki ahulagoa izan den Gazan gero eta presenteago gaude.

“Palestinarrontzat kaltegarria izan zen Osloko Itunak zehaztutako mugak ere ez ditu errespetatzen jada Israelek Zisjordanian”

Hori ondo daki Israelek, horren adibide da azken hilabeteetan bereziki Zisjordanian gure militanteak pairatzen ari diren jazarpena edo Baha Abu al Ata Gazako Yihad Islamikoaren liderraren hilketa. Erresistentzia palestinarraren aurkako hilketa selektiboak momentu honetan itzultzea ez da harritzekoa, Israelek atzeman du erresistentziaren fakzio desberdinen artean adostasunetara heltzen ari garela eta horrekin hautsi nahi du.

Zisjordaniako herritarren aurkako jazarpena aipatu duzu.

Zisjordaniaz hitz egitean argi esan behar da zenbait agintari palestinarrek 1993. urtean Osloko  Ituna sinatzea erabaki okerra izan zela. Itunak Palestinako Autoritate Nazionala izeneko sasi gobernu ahul bat sortzea ahalbideratu zuen, lurraldearen kontrola eta eskumen garrantzitsu guztiak Israelen esku utziaz. Honek nabarmen zatitu gintuen eta bitartean Israelek aurrera egin du Zisjordania osoa beregantzeko asmoarekin.

Trump boterera iritsi zenetik nazioarteko lobby sionistaren babesarekin Israeglo Gobernuak lurralde palestinarrean legez kanpoko kolonoen eraikuntza prozesua azkartu egin du. Palestinarrontzat kaltegarria izan zen Osloko Itunak zehaztutako mugak ere ez ditu errespetatzen jada Israelek. Lurra edo ura bezalako baliabideen lapurreta sistematikoa da, baita ekonomiaren oinarrietako bat den olibondoen suntsiketa ere. Egun Palestinaren %5 dago palestinarren esku eta hau ere kendu nahi digute.

Baha Abu al Ata-ren hilketa, bonbardaketak... Azken aste hauetan enegarrenez Gaza guduzelai bihurtu da.

Gaza munduan existitzen den kontzentrazio esparrurik handiena da, Holokaustoa pairatu zuten ahaideen aginduz, hara hor paradoxa. Gazak krisi humanitario larria bizi du zentzu guztietan. Gazatarren erresistentziak ordea bere horretan dirau, azken gatazka honetan palestinar miliziek jaurtitako ehunka suziriek erraz gainditu dute Israelen Burnizko kupula bezala ezagutzen den defentsa sistema. Gaza erasotzen bada palestinarrek erantzun egingo dute. Gazako biztanleek ez dute beste aukerarik.

Honen aurrean askapen mugimendu bezala ditugun armarik indartsuenak batasuna eta internazionalismoa dira. Okupazioak dakartzan ondorioak internazionalizatzen jarraitu behar dugu. Internazionalismo horrek ekarri du mundu arabiarreko mugimendu aurrerakoien artean sortzen ari den elkarlana. Israelen okupazioak ez diola Palestinari bakarrik kalte egiten ulertu dute eta hori pauso garrantzitsua da errepresioari eta ditugun erronkei aurre egiteko.

Palestinaren aliatu historikoa izan den Sirian gerrak aurrera darrai.

Israelek urteetan jardun du militarki eta politikoki Palestinaren aliatuen aurka. Porrot egin du bere  asmoetan. Hezbula, Siria edo Iran Israelen jomuga izan dira. Siriako gatazkaren erroan kausa palestinarra ere badago. Azpian AEBek eta Israelek Ekialde Hurbila balkanizatzeko saiakera dago. Testuinguru horretan kokatu behar ditugu Siriako gerra zibila edo Hezbularen aurkako ekintza militarrak. Amaitzeko boikotak duen indarra azpimarratu nahiko nuke, Europatik eta Euskal Herritik ekintza txikien bidez pairatzen ari garen zapalkuntzari aurre egiteko tresna biziki eraginkorra baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


2025-07-30 | Axier Lopez
Ahidura

109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


Milaka juduk Palestinaren askapenaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, “sionismoaren krimenen aurka”

Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Eguneraketa berriak daude