Pakistango hamarnaka osasun langile gose greban dira, babes-materiala exijitzeko

  • Apirilaren 15az geroztik dabiltza gose greban, koronabirusaz babesteko neurriak eta materialak exijitzeko. Pendjab probintziako osasun arloko zuzendaritzaren egoitza okupatzen dabiltza.


2020ko apirilaren 25ean - 18:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Gobernuak entzun arte jarraituko dugu gose greban” dio Salman Hasseb medikuak AFP berri agentziari. Apirilaren 15ean hasi zuten mugimendua, koronabirusaren kontrako babes-materiala exijitzeko. Osasunarentzako Aliantza Handia deitu sindikatuak akuilaturiko greba da. Ondokoa oroitarazten dabil sindikatua: “Lehen lerroan izanki, erizainak ez babestuz biztanleria guztia da arriskuan”.

Pendjab probintziako osasun arloko zuzendaritzaren egoitzan dabiltza protestan. Elkartasunez, hamarnaka manifestazio dira egunero Pakistanen. Orotara, hogeita hamar bat osasun langile dira gose greban. Baina haserrea eta babes-materialaren eskaera Pendjabetik haratago ere zabalduak dira. Demagun, Balutxistan probintzian ere egon ziren protestak apiril hastapenean. Errepresioarekin erantzun eta hainbat osasun langile atxilotu zituen poliziak.

Oraingoz, gose grebalarien beharrei ez die erantzun gobernuak eta protestak alde batera uztea eta "batasunari lotzea" eskatzen die osasun arloko zuzendaritzak.

100 milioi jende bizi da Pendjaben eta Pakistango probintzia jendetsua da. Koronabirusaz kutsaturiko 12.000 pakistandarren artean 5.000 dira bertakoak. Osasun arloko langileen sindikatu batek zehaztera eman duenez, sektoreko 150 bat langile dira kutsatuak.

 


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...