Pablo Iglesias Europako hauteskundeetara aurkez daiteke


2014ko urtarrilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Pablo Iglesias, bare programako logoarekin. (Arg: elcriticodelatele.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dioenez, soilik “herritarren parte hartze zuzena” duen zerrenda batean ikusten du bere burua. Horregatik, jendea “ikusle izatetik protagonista izatera” bideratuko duen ordezkaritzaren alde egin du.

Mugitu fitxa: haserrea aldaketa politiko bihurtu

Kulturaren, kazetaritzaren, akademiaren eta herrigintzaren inguruko pertsonekin batera abiatu du Mugitu fitxa: haserrea aldaketa politiko bihurtu egitasmoa, “herri subiranotasuna” aldarrikatu asmoz.

Hautagaitza argi ez badago ere, egitasmoak prentsaurrekoa iragarri du ostiralerako, eta Pablo Iglesiasek ere laster “zerbaiten berri” emango duela esan du bere Twitter kontuan.

Litekeena da ostiralean ezagutzera ematea alderdiaren nondik norakoak.

Informazio gehiago

Axier Lopez kazetariak ARGIAn egindako elkarrizketa, eta 2013ko Euskarabildua jardunaldietan hedabideen inguruan eskainitako hitzaldia. 


Eguneraketa berriak daude