Ostegunean Altsasukoen aldeko elkartasun gunea osatzeko deia egin dute Iruñean

  • Hainbat gazte mugimenduk antolatuta, 17:00etan San Frantzisko plazara joateko deia egin dute, esterilla eta lozakua hartuta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 12an - 09:19

Altsasuko gazteen aldeko deialdia egin dute ostegunerako Euskal Herriko hainbat gazte mugimenduk. 17:00etan jarri dute hitzordua, San Frantzisko plazan, eta lozakua eta esterilla eramateko deia egin dute.

Ernaik ARGIAko Plaza-n duen gune honetan beren irakurketa eta arrazoi politikoak.

Bestalde, hauek dira egunotan Altsasuko gazteen alde antolatu dituzten mobilizazioak.

Ekainak 13, asteazkena:

Meatzaldea: Trapagaran · 19:00 · Llano plaza (BM)

Ekainak 14, osteguna:

Durangaldea: Durango · 18:30 · Santa Ana
Oarso-Bidasoa : Orereta · 19:00 · Herriko plaza
Lea-Artibai eta Mutriku: Ondarroa · 19:00  · Alameda
Aiaraldea: Laudio ·19:30 · Lamuza plaza
Donostia: 19:30 · Bulebarra
Tolosaldea: Anoeta · 19:30 · Plaza
Buruntzaldea: Lasarte · 19:30 · Okendo plaza
Ezkerraldea: Barakaldo · 19:30  · Bide Onera plaza
Uribe Butroe: Mungia · 19:30 · Txistulari
Busturialdea: Gernika-Lumo · 19:30 · Merkurio
Hego Uribe: Galdakao · 20:00  · Udaletxea
Uribe Kosta: Algorta · 20:00 · Telletxe
Gasteiz: 20:00 · Andra Mari Zuria

Ekainak 15, ostirala:

Iruñea: 18:00 · San Frantzisko plaza
Goierri: Beasain · 19:30 · Bideluze
Bortziriak: Lesaka · 19:30 · Herriko plaza
Lautada: Agurain · 20:30 · Herriko plaza
Urola Kosta: Zumaia · 20:00  · Magnolioa
Gorbeialdea: Murgia · 20:00 · Herriko plaza
Bilbo: 20:00 · Indautxu plaza

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude