Nafarroan ostalaritzako ordutegiak zabalduko dituzte, eta kalean nahi beste lagun elkartuko da

  • Tabernak 2:00etan itxiko dira eta diskotekak 4:30ean. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak gaur erabakiko du aldaketak onartu ala ez. Ostiralean sartuko dira indarrean eta irailaren 30era arte iraungo dute.


2021eko irailaren 14an - 09:34
Azken eguneraketa: 11:36
Gazteluko Plaza, Iruña. Argazkia: Amikosik

Egoerak hobera egin ahala, astelehenean ezarri zen arrisku ertaineko egoera epidemiologikoa Nafarroan, eta gobernuak koronabirusa gelditzeko indarrean dauden neurriak malgutuko zituela iragarri zuen. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak gaur erabakiko du foru aginduan emandako aldaketak onartu ala ez. Horrela bada, ostiralean (irailak 17) sartuko dira indarrean, eta irailaren 30era arte aplikatuko dira.

Aldaketek irekiera orduei eragingo diete. Ostalaritzako establezimenduak 2:00ak arte egon ahalko dira zabalik, ostiraletik aurrera. Lizentzia berezia duten tabernei, berriz, 3:00ak arte luzatuko diete itxiera ordua, eta diskotekek eta gaueko aisialdiko lokalek 4:30ak arte ireki ahalko dituzte ateak. Establezimendu hauetan mantendu egingo da barran edateko debekua, baina bezeroen arteko 70 zentimetroko gutxienezko distantzia kendu egingo da.

Era berean, kalean bil zitekeen pertsona kopurua hamarrekoa zen gehienez orain arte. Hemendik aurrera, debeku hori kendu egingo da. Garraio publikoan, gehienezko edukiera igo egingo da: %75ekoa izango da, betiere aireztapen sistema egokia mantentzen dela ziurtatuz gero.

Etxabeak eta gazteen lokalak ere berriro ireki ahal izango dira. Baina espazioaren erabilera egokia egingo dela bermatu beharko da: jabeek erantzukizun adierazpen bat helarazi beharko diote Osasun Departamentuari eta tokiko Udalari horrela izango dela zirurtatuz.

Orain arte debekatuta zegoen “zezen-plaza gisa katalogatu gabeko” espazioetan zezen ikuskizunak egitea. Baina Exekutiboak Nafarroako Udalerrien Federazioarekin eta abereen sektoreko ordezkariekin bildu nahi du, kaleko entzierroak nola antolatu daitezkeen erabakitzeko. Egutegi bat osatuko dutela iragarri dute, zezen ikuskizunei lotutako neurriak pixkanaka malgutzen joateko.

Indarrean dauden neurriak

Nafarroan aplikatutako azken neurriak irailaren 10ean sartu ziren indarrean eta irailaren 16ra arte luzatuko dira, berriak ezarri bitartean. Aurreko ostiralean malgutu ziren neurriek kultur eta kirol jardueretako edukierari eragin diote, bereziki: 5.000 pertsonatik gorako espazio handi eta irekietan, %60an ezarri da gehienezko edukiera; 2.400 lagun har ditzaketen barneko gune itxietan, %40an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude