JARRAIPENA | Zortzigarren hildakoa: beste preso batek ere bere buruaz beste egin du

Zuzeneko jarraipena
  • Leyla Guvenek 2018ko azaroaren 8an hasi zen gose greban. 55 urte ditu. Erdoganen alderdiak Afrinen egin zituen operazioak salatzeagatik espetxeratu zuten "erakunde terrorista gidatu eta babestea" egotzita. 31 urteko espetxe zigorra jarri zioten. Urtebetez espetxean izan ostean, gose grebaren 79. egunean askatu egin zuten. Ehunka lagunek bat egin zuten bere protestarekin, gose greba mugagabeak abiatuz.


2019ko otsailaren 13an - 18:11
Gakoak
Mashum Pamay izan da zortzigarren hildakoa.
Azkenetan den Güveni emakumeen bisitak

Azken egunotan talde eta ordezkari ugari joan dira Güvenen etxera bisitan, bereziki talde feministak.

Otsailak 25: 110 egun bete ditu gose greban Guvenek

110 egun bete ditu gose greban Leyla Guvenek. Guztira 300 lagun baino gehiago daude gose greban. Batzuk nabarmentzearren: Nasır Yağız-ek 97 egun bete ditu, PKK eta PJAKeko 300dik gora preso politikok 72. Estrasburgon dauden 14 kurduk 71. Mele Mustafak 44.

96 egun bete dituen Nasır Yağız larri, 14 kilo galdu ostean

Nasır Yağız, gose greban Leyla Guvenen atzetik egun gehien daramatzan ekintzailea larri dagoela informatu dute. 96. eguna bete du igandean.

Nasır Yağız HDP koalizioko kidea da eta erbestean bizi da, Hego Kurdistaneko Erbil hirian. 14 kilo galdu ditu. Medikuak dio odol zirkulazioa baxua duela, ikusmena kaltetzen ari zaion, nauseak ditu eta muturreko buruko minak. Tratamendu medikuak hartzeari uko egin dio.

Artista ugari Güven hiltzen ez uzteko eskatuz

Yeni Yasan egunkarian Leyla Guven hiltzen ez uzteko eskatu diote Turkiako gobernuari artista ugarik. Interneteko itzulpen zerbitzuei esker turkieratik beste hizkuntzetara itzuliz irakur daiteke artikulua.

Otsailak 20: 105 egun bete ditu gose greban Güvenek

105 egun bete ditu gose greban Leyla Guvenek. Guztira 300 lagun baino gehiago daude gose greban. Batzuk nabarmentzearren: Nasır Yağız-ek 92 egun bete ditu, PKK eta PJAKeko 200dik gora preso politikok 67. Estrasburgon dauden 14 kurduk 66. Mele Mustafak 39.

Sinn Feineko eurolegebiltzakidearen bisita

Martina Anderson, Sinn Feinek Europako Legebiltzarrean daukan kideak Ameden Leyle Güven bisitatu du. Mezu hau idatzi du ondoren:

"55 urteko Leyla Güven gose grebalari kurdua utzi berri dut, oso kezkatuta eta oso inspiratuta. 104 egun bete ditu, oso ahul dago, baina aldi berean, oso indartsu. Turkiako gobernuak gose grebarekin amai lezake bere legeak betez eta Abdullah Öcalanen isolamendu egoera amaituz. 70 urte ditu eta 20 urte daramatza espetxean".

Otsailak 18: 103. eguna gose greban

103 egun bete ditu gose greban Leyla Guvenek. Guztira 300 lagun baino gehiago daude gose greban. Batzuk nabarmentzearren: Nasır Yağız-ek 90 egun bete ditu, PKK eta PJAKeko 200dik gora preso politikok 65. Estrasburgon dauden 14 kurduk 64. Mele Mustafak 37.

Elkarretaratzea egin dute Bilbon

Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak deituta, kontzentrazioa egin dute Bilbon. Ecuador Etxeak grabatutako bideo honetan ikus daiteke egin duten irakurketa.

Sorturen oharra Öçalanen atxiloketaz

Sortuk oharra atera du Abdullah Öçalanen atxiloketaren 20. urteurrena dela eta. Jarraian osorik:

Gaur hogei urte, 1999ko otsailaren 15ean Abullah Öcalan buruzagi kurdua bahitu zuten Turkiako zerbitzu sekretuek Nairobin. Orduz geroztik Öcalan İmralı irlako kartzelan dute preso, isolamenduan. Bi urte eman ditu bere senide edo abokatuen bisitarik gabe, urtarrilean senide baten bisita jaso zuen arte.

Gaur ere Leyla Güven, HDPko parlamentariak 100 egun bete ditu gose greban, Öcalanen espetxeratze baldintzen kontra, bere askatasuna eta preso guztiena aldarrikatuz.

Euskal Herrian aski ezagunak zaizkigu kartzelek eragiten dituzten sufrimenduak, isolamendua eta gose grebak, ehunka eta ehunka baitira gatazka politikoaren ondorioz espainiar zein frantziar ziegetan hamarkada luzeak egin dituzten euskal herritarrak.

Gure babes osoa adierazi nahi diegu Leyla Güven, Abdullah Öcalan eta preso kurdu guztiei, haien askatasuna gure askatasuna ere badelako. Öcalan askatu! Preso guztiak askatu!

Free Them All!

 

Poliziaren presio itogarriak ez du elkartasuna desmobilizatu

Turkiako Polizia HDP koalizio ezkertiarra gertutik jarritzen ari da.

Adana hirian, bere bulegoaren kanpoaldean tankea ere jarri dute.

HDP alderdiko hainbat ordezkari Guvenen etxe atarira joan dira babesa adierazi eta egoera salatzera. Poliziak inguratu egin ditu. Honakoa dio txioak:

Blokeoaz gain, HDPko buru Berdan Ozturk eta hainbat diputatu Aram Tigaran etorbidera etorri gara gure buru Leyla Guven gose greban izan den lekura.

Amed hirian poliziak Güvenen etxea inguratu du

Amed hiriburuan (Dijarbakir turkieraz) Leyla Güevenen etxebizitzara bideak moztu ditu Turkiako poliziak, ekintzaile kurduak salatzen ari direnez.

Ondorengoa dio HDP alderdiak:

Leyla Güvenek 100. eguna bete du gose greban eta poliziak bere etxea blokeatuta dauka. Bera isilarazten saiatu beharrean, hobe luke Turkiak Leylaren eskaerei jaramon egin eta Ocalanen isolamenduarekin amaitu. Giza eskubide eta nazioarteko legedia kontua da.

Otsailak 15: 100 egun bete ditu Guvenek gose greban
Sarean zabaldu duten irudia.

100 egun bete ditu gose greban Leyla Guvenek. Guztiar 300 lagun baino gehiago daude gose greban. Batzuk nabarmentzearren: Nasır Yağız-ek 87 egun bete ditu, PKK eta PJAKeko 200dik gora preso politikok 62. Estrasburgon dauden 14 kurduk 61. Mele Mustafak 34.

Nasır Yağızek 87 egun bete ditu baraualdian.
Argentinako Maiatzaren Plazako Amak taldearen babesa

Maiatzaren Plazako Amak taldeko Nora Morales de Cortiñasen babes mezua.

Turkiako Poliziaren jarrera itogarria

HDP alderdiko ordezkariei Guvenen egoera salatzeko egin asmo zuten prentsaurrea ez diete egiten utzi Turkiako poliziek.

Azkenean, poliziaren ezkutuen artean adierazpen azkar bat egin dute eta bideoan zabaldu.

Bideo honetan kurduei Turkiako gobernuak eragin nahi dien inpotentzia.

99. eguna Guvenek

Otsailaren 14an 99 egun bete ditu gose greban Guvenek, 86 Nasir Yagizek, 250 preso politikok 61, Strasbourgon dauden 15 kurduk 60, Mele Mustafak 33, İmam Şiş-ek 60, Yusufİba-k 33, SelmaIrmak-ek 30, Sebahat Tuncel-ek 30, Hüseyin Yıldızek 27, Hasbi Çakıcı-k 26 eta Fadile Tok-ek 24 egun.

Kontzentrazioa deitu dute Bilbon ostiralerako

Guvenek gose greban 100. eguna beteko duen egunerako kontzentrazioa deitu du Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak. Bilbon izango da, 19:30ean Arriaga aurrean. Hemen afixa.

 

Ospitalera eraman dute larri Leyla Guven, gose grebaren 98. egunean

Amed hiriko ospitalera eraman dute Leyla Guven, bere gose grebaren 98. egunean.

Tratamentuari uko egin dio, Ekurd agerkari digitalean irakur daitekeenez.

Bere bihotz taupadak monitorizatuta dauzkate etengabe.

Munduko emakumeei gutun irekia

 

Leyla Guvenek munduko emakumeei zuzendutako gutun irekia idatzi du. ARGIAn euskaratu egin dugu.

Lotura honetan duzue irakurgai.

Ospitalera eraman dute Estrasburgon gose grebalari bat

Gulistan Ike izeneko kazetari kurdua ospitalera eraman dute Estrasburgon, Roj Info guneak informatu duenez. Beste 14 kiderekin batera gose greban dago duela 54 egunetik.

92 egun bete ditu gose greban Guvenek
Guvenen hitzak euskaraz

ARGIAn Leyla Guven gose grebalariaren hitzaldi bat biltzen duen bideoa euskaratu dugu. 90 egun bete ditu gose greban.

89. eguna gose greban

89. eguna bete du gose greba mugagabean Leyla Guvenek.

76 egun gose greban Nasir Yagiz-ek.

51 egun 250 preso politikok

50 egun Estrasburgon 14 kurduk.

Leihotik agurra

"Agur bat leialtasunaren eta sakrifizioaren historia idazten duten horiei, erresistentzia elikatzen dutenei"-

Gose greba mugagabean dagoen Leyla Guven-en agurra etxeko leihotik, atzo.

47 egun daramatzan Koç ospitaleratu dute

Leyla Guvenen gose greba indartzeko, Estrasburgon bizi den Yüksel Koç kurdua ere gose greban hasi zen duela 47 egun. Gaur ospitalera eraman behar izan dute, osasun aldetik oso kaltetuta.

86 egun bete ditu gose greba Guvenek

86 egun bete ditu gose greba mugagabean #LeylaGuven HDP alderdiko legebiltzarkide kurduak, Ocalanen isolamendua amaitzeko eskatuz. Gose grebarekin bat egin dute askok: Nasir Yagizek 73 egun bete ditu, preso politikoek 48...

 

85. eguna gose greban Guvenek

85. eguna gose greba mugagabean #LeylaGuven kurduak, Ocalanen isolamendua amaitzeko eskatuz. Gose grebarekin bat egin dute askok: Nasir Yagizek 72 egun bete ditu, preso politikoek 47...

Sare sozialetan zabaldu duten argazkian ama-alabak.

 

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude