Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

  • Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu dute, eta bitan egon da espetxeraturik.


2024ko azaroaren 27an - 07:00
Beritan Canözer Media and Law Studies Association (MLSA)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Turkiako Kasazio Auzitegiak Beritan Canözer kazetari kurduaren aurkako kartzela zigorra berretsi du, Turkiako Estatuak erakunde terroristatzat jotzen duen "PKKren (Kurdistango Langileen Alderdia) propaganda egiteagatik". Canözer JinNews albiste agentziarentzat lan egiten duen korrespontsala da, eta duela bost urte, urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Ameden, sare sozialetan egindako argitalpenengatik. Kasazio auzitegiak zigorra berretsi du orain, eta baliteke laster izatea atxilotua.

Beritan Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Bi aldiz espetxeratu dute, hainbatetan atxilotu, eta zortzi zigor prozesu hasi dituzte bere aurka. Horietako hirutan erakunde terroristako kide izatea leporatu diote, baina errugabetu egin zuten azkenean. Beste lau kasutan erakunde terrorista baten aldeko propaganda egitea leporatuta zigortu dute, eta guztira zazpi urte eta erdiko espetxealdia pilatu du.

Oso ohikoak dira Turkian aurkari politiko, ekintzaile, kazetari, abokatu eta herritar kurduen aurkako atxiloketak. Terrorismo karguak egozten zaizkie maiz, eta horrek haien eskubideak etetea eta espetxeratzea dakar. Kasu batzuetan, akusazioak "legez kanpoko erakunde baten propaganda" delitura mugatzen dira, mugimendu sozialetan eta oposizioan parte hartzea ekidin nahian.


Kurdistan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

2026ko otsailaren 20
Seigarren eguna Rojavan
Jinwar, emakume askeen herria

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.