“Osasun publikoa berreskuratzeko” herri ekimen legegilea aurkeztu nahi dute

  • Espainiako Estatu mailako sinadura bilketa abiatu dute, osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa bermatuko duen herri ekimen legegilea parlamentura eramateko asmoz. 500.000 sinadura lortu behar dituzte horretarako.


2022ko abuztuaren 30ean - 10:25
Mobilizazio bat Osakidetza indartzeko eskatuz.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Osasunaren pribatizazioaren aurkako CAS koordinakundeak jarri du martxan sinadura bilketa, hainbat neurri eskatuz. Ekimenera batu direnen artean ere badira Hego Euskal Herriko eragileak. Proposatzen dituzten neurriak Espainiako parlamentuan eztabaidatu daitezela da helburua.

Oinarrizko bost eskaera ditu ekimenak: pertsona guztientzako osasun arreta; pribatizatzeko legeak indargabetzea eta pribatizatutako zentroak berreskuratzea; farmazia eta osasun-produktuetako sistema publiko bat sortzea; lehen mailako arreta berreskuratzea eta indartzea; eta sektore publikoaren esku dauden adinekoen zentroetako osasun arreta bermatzea.

Honako loturan sinatu dezakete herritarrek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude