“Osasun mentalaren gain jartzen da argaltasuna”

  • Zaintza eta ahalduntzea «indibidualetik kolektibora» bihurtzen dihardute bi psikologoek. Pertsona lodien aurkako egiturazko indarkeria lantzen ari dira ‘Lodifobia gorpuztua’ ikastaroarekin.


2022ko martxoaren 10ean - 09:16
Ezkerretik eskuinera, Leire Murguialday eta Maddi Gutierrez Marrodan; Espazio Lunarreko lau kideetako bi. Argazkia: Imanol Saiz
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maddi Gutierrez Marrodan (Donostia, 1994) psikologo eta sexologoa, eta Leire Murguialday (Bilbo, 1995) psikologoa Espazio Lunarra proiektuko kide dira. Lodifobia gorpuztua izeneko ikastaroa ematen ari dira apirilera arte Pasaian.

Konfinamendu garaian munduratu zuten gunea, «guk faltan botatzen genuen begirada batetik espazio berezi bat sortzeko ahaleginetik», azaldu du Gutierrezek, «eta beste modu bateko praktikak eraikitzeko, autozaintzarako, gelditzeko, nork bere burua onartzeko, saretzeko…», osatu du Murguialdayk.

Pertsona lodiek (normak ezarritakoaren gaindiko pisua izan, edo ez) pairatzen duten egiturazko indarkeriari aurre egiteko lodi-aktibismoa nola gorpuztu ikasi nahi duenak, aukera du oraindik ere tailerrean izena emateko. Baina, besterik ezean, hona hemen aurrerakin bat.

Zer da lodifobia?

Leire Murguialday: Estetikaren presioa den zapalkuntza zabalago batekin lotzen den zapalkuntza zehatza da. Gorputz idealaren opresioaren baitan dauden askotariko zapalkuntzaren baitan kokatzen da, eta loditasunaren aurka zuzenean egiten duena da lodifobia.

Maddi Gutierrez Marrodan: Lodi hitza ez dugu bakarrik lotzen gehiegizko pisuarekin. Lodia sistemak deritzo itsusiari, normatik kanpo dagoenari; disidentzia horretan sartzen denaren izatea eta gorpuzkera dira, eta horiei eragiten die, zuzenean, zapalkuntza bihurtuta.

Zein ondorio ditu gizartean lodi izateak?

M.G.M.: Lodi izateak, berez, bat ere ez [barrez]. Gizarteak ezartzen duenari dagokionez, esparru guztietan dago: lanpostutik harremanetara.

L.M.: Etengabeko gorputz bizipen zigortu bat da, autoestimura zuzenean doana. Zigorra etengabekoa da, ohetik altxatzen zaren unetik, jaten duzun zabor horrek guztiak zuk zure kontra egitera eramaten zaituelako askotan.

Osasuna aitzakiatzat hartuta egin izan da hori askotan.

M.G.M.: Bai, zientziaren izenean argudiorik gabe uzten gaituzte, eta ulertu behar da zientzia ere, azken batean, kultura baten barruan dagoela, eta jakin zientzialari horiek zein begiradetatik egiten dituzten ikerketa horiek.

L.M.: Asko nahasten eta zapaltzen da osasunaren izenean, eta txikitatik, gainera: indizeak ezarrita daude, eta puntu.

"Lodia izateak pertsona ez-kontsumigarri bihurtzen zaitu", Maddi Gutierrez Marrodan, psikologo eta sexologoa

Nola areagotzen du emakume izateak egiturazko indarkeria hori?

L.M.: Zapalkuntza anizkoitzen barruan, emakume izatea bera ere bada zapalkuntza. Bollera izateak hori areagotzen du; transa bazara, gehiago; lodia bazara, gehiago; lodia bazara baina oso lodia gainera, gehiago; itsusia bazara, gehiago; iletsua bazara, gehiago; pobrea bazara, gehiago.

Hainbat eta hainbat kontu daude hor.

M.G.M.: Lodia izateak pertsona ez-kontsumigarri bihurtzen zaitu, eta Leirek ongi aipatu duen bezala, geroz eta horietako elementu gehiagok zeharkatu zure burua, orduan eta lodiagoa zara sistema horretan.

L.M.: Zisheteropatriarkatu arrazista, kolonialista, kapitalista, kapazitista… horren guztiaren barruan hierarkiak sortzen dira; eredu horretatik geroz eta gehiago urrundu, orduan eta zapalduagoa izango zara. Pertsona lodi batek asko hitz egiten badu, izaera oso serioa badu, ideiak oso argi baldin baditu, askoz ere zigortuagoa izango da. Azkenean, emakume izateko eredu bat ere badago, eta eredu horren kontra egiten duena zigortua da.

Nola probestu du sistema kapitalistak, kontsumismoari lotuta, adibidez, lodi-aktibismoaren indartzea?

M.G.M.: Curvy taldean sartu zaigunok, alegia, ‘nahiz eta lodia zaren, oraindik ere kontsumigarria zara’, badirudi sistemari zer edo zer zor diogula: jo, eskerrik asko talde horretan sartzen uzteagatik!

Hor ezartzen den zapalkuntza bikoitza da, izan ere, emakume curvy bat desiragarri edo kontsumigarri izateko askoz makillatuago, zainduago eta ajustatuago joan beharko baitu, seguru aski, pertsona argal batek baino, desiragarri azaltzeko telebistan.

Horrek ‘lodi onak’ eta ‘lodi txarrak’ sortzen al ditu?

M.G.M.: Bai, kontsumigarriak eta ez-kontsumigarriak. Kontsumigarri dira araua estuen erreproduzitzen dutenak; hau da, emakume baldin badira, izan beharko dute isilak, ez asko okupatu, otzanak izan, konplazienteagoak…

Zertan datza lodi-aktibismoa?

L.M.: Disidentzia politikoa egitean.

M.G.M.: Loditasuna erresistentzia gisa hartzean; loditasuna, betiere, ulertuta, arautik kanpo dagoen oro, eta ez bakarrik gehiegizko pisua. Pertsona argal bat ere lodi-aktibista izan daiteke. Izan ere, tailerretan gorpuzkera oso-oso ezberdinak ikusten ditugu, zorionez.

L.M.: Lodiok ditugun bizipen eta zapalkuntzak ezberdinak izango dira ezinbestean, baina kontuz ibili behar dugu batzuetan argaltze prozesu edo gorputz argalagoekin. Askotan atzetik zer dagoen jakin gabe pertsonei buruzko iritziak ematera ausartzen gara eta ez dakigu gorputz fisikoak habitatzen dituen pertsonak zer nolako egoera pertsonala duen, izan gaixotasun fisikoa, mentala, erabaki politikoa…

Nondik hasi behar da?

"Gorputz idealaren opresioaren barruan dauden zapalkuntza anitzak lodifobia dira", Leire Murguialday, psikologoa

M.G.M.: Indibidualetik kolektibora, gero berriro bueltatzeko indibidualera. Argi utzi behar da bizitza osoan egin behar ditugun mugimenduak izango direla, ez dela bat-batean pilula batekin dena konponduko, baizik eta espazioak sortu behar direla honetaz hitz egiteko, saretzeko, eraldatzeko.

L.M.: Bi helburu nagusi ditugu: parte hartzaileei begira saretze eta ahalduntze hori; baina, baita ere, gaiaz hitz egiteko espazioak sortu kanpora begira. Sareetan gai honi egurra ematen gabiltza, elkarrizketen bidez ere arazoa plazaratzen, hau da, hitz egiten. Indarkeria hau existitzen da, ez da asko hitz egiten, eta ezinbestekoa da, asko sufritzen delako.

Zuzeneko lotura dauka sufrimendu horrek gaitz fisiko nahiz mentalekin.

M.G.M.: Erabat. Tailerretan askok esan digute, eta guk geuk ere gure pertsonan bizi izan dugu, nola antsietate edo depresio baten ondoren argaldu izanak errefortzu positibo bat suposatzen duen kanpoko jendearen partetik: ‘zein eder zauden; jo, inoiz baino hobeto gelditzen zaizu arropa hori…’. Osasun mentalaren gain jartzen da argaltasuna askotan, eta hori oso bortitza da bizi duenarentzat.

Hankamotz dago oraindik feminismoa lodifobiaren esparruan?

L.M.: Zorionez, gero eta gehiago hitz egiten da, baina lan handia dago egiteko, batez ere eremu disidenteenetan. Adibidez, inoiz ez dut ikusi udal baten kanpaina bat loditasunari buruz feminismoaren izenean, baina tira, egia da eremu disidente askotan bai ari dela aspalditik mugitzen gorputz ez-normatiboei buruzko diskurtsoa.

Pasaiako Udaleko Jabekuntza Eskolaren barruan Lodifobia gorpuztua ikastaroa ematen ari zarete.

M.G.M.: Espazio Lunarretik ahalegintzen gara zaintza indibidualetik kolektibora pasatzen, sinetsita gaudelako sareak babes hori ematen digula. Tailerrean denbora guztian jolasten dugu horrekin: lanketa pertsonala egin lodifobiaren inguruan, gero hori nola kolektibizatu eta gorputzera eraman ikusteko.

L.M.: Tituluko gorpuztua hitza hortik dator, gorputzera jaisteko saiakera egiten dugulako, eta ez bakarrik hitz egin, teorizaziotik, lodifobiaz.

Hurrengo saioetarako asmoa da gure bizitzetan lodifobiak zapaltzen gaituen eremu konkretuetan sakontzea. Geroago landuko dugu emozionalki nola eragiten digun zapalkuntza horrek, eta bukaerako saioak osatzera begira doaz, ahaldundu eta indarra hartzera.

M.G.M.: Gaur arte bi saio eman ditugu, baina oraindik izena eman daiteke. Hurrengoa hilaren 14ean egingo dugu, 18:00etatik 20:00etara, Trintxerpeko alkateordetzan.

Informazio gehiago eta kontaktua, Pasaiako Udalaren online atarian eta Espazio Lunarraren webgunean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
"Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako"

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Gorputz hotsak
"Angustia handia sortzen dit ezer ez ikustera iritsi ahal izateak"

Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]


Iñaki Mujika ('Handbike' txirrindularia)
"Uste dena baino askoz hobeto bizi zaitezke gurpildun aulkian"

Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]


Gorputz hotsak
"Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela"

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


Gorputz hotsak
"Gauzak egin eta kalera atera nahi nuen, baina ezin nuen"

Gazte batek etxetik atera eta psikologoarenera joateko bizi dituen beldurrak eta barne gatazkak lantzen ditu ‘Barruko dardara’ film laburrak. Maider Arrutik (Errenteria, Gipuzkoa, 2003) sortu du, eta agorafobia nola bizi duen ikusaraztea du helburu. Bere bizipenetan... [+]


Gorputz hotsak
"Kirol minoritarioetan babesgabetasun ekonomiko handia dago"

Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]


Gorputz hotsak
"Musika da mina kudeatzeko eta kanalizatzeko modu bat"

Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]


"Haurren jakin-min erotikoa kriminalizatzen, moralizatzen eta patologizatzen dugu helduok"

Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]


Gorputz hotsak
"Ikasi behar dugu ez dela normala izugarrizko mina izatea hilekoarengatik"

Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]


Gorputz hotsak
"Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait"

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Gorputz hotsak
"Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan"

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eguneraketa berriak daude