Osasun langileek nekea adierazi dute eta baliabide gehiago eskatu diote Jaurlaritzari

  • Osakidetzako ospitaletako langileek haserre eta gogaituta daudela adierazi dute Euskal Herrian egindako elkarretaratze ugarietan. Jasaten duten lan-gainkarga handia, egunerokoan duten giza eta material baliabide falta, eta pandemian jasandako muturreko lan baldintzak salatu dituzte.


2020ko irailaren 25an - 16:03
Argazkia: LAB

Joan den astean Lehen Arretako zentroetan gertatu zen bezala, oraingoan ere sindikatuen batasuna izan da mobilizazioan ( LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO, UGT eta ESK) eta osasun publikoko langile ugari atera dira protestara. Arazoa ez dela oraingoa diote, azken urteetan murrizketa publiko ugari egin direla eta pandemiak egoera okertu duela, horrela osasun sistemaren ahultzea ekarriz. Ondorioz, langileek muturreko baldintzetan lan egin behar dutela salatu dute, eta baita ere behin-behinekotasun tasa handiak, lan-gainkarga sistematikoa, baliabide gabezia, lan-baldintzen murrizketa edota zerbitzuen pribatizazioa.

Nekearena da gero eta indar handiagoz ateratzen ari den gaietakoa. Diotenez, gaur egun langileek ez dute atsedena hartzeko denbora nahikorik izan eta neke akumulatua daukate. Egoera horretan, ohiko baliabide eskaxekin eta ezinbestekoa den errefortzurik gabe, eguneroko lanari eta berragerraldien ondoriozko lanari aurre egin behar diotela..

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak egunotan adierazi duenez, prest da baliabide gehiago jartzeko eta kontratazio berriak egiteko, baina sindikatuek erantzun diotenez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da, propaganda-adierazpenetatik egiturazko konponbideetara. Horrela egiten ez bada, mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute..

Deitzaileek gogorarazi diete langile eta herritarreidatorren urriaren 3an manifestazioa egingo dutela Bilbon, 12:00etan Jesusen Bihotzetik abiatuta, eta bertaratzeko gonbitea egin diete.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude