Osakidetzaren neurri berriak: zozketa bidez aukeratutako epaimahaiak eta kanpoan diseinaturiko azterketak

  • Iazko oposaketetako iruzur eskandaluaren ostean, hurrengo lan eskaintzari eragingo dioten hamabi neurri aurkeztu ditu Osakidetzak: epaimahaiaren aukeraketari eta azterketa ereduari eragiten diote neurriek.


2019ko maiatzaren 15an - 16:30

Epaimahaian parte hartuko duten kideak eta presidenteak zozketa bidez aukeratuko dituzte eta konpromiso etiko bat sinatu beharko dute. Ikastaroa ere jasoko du epaimahaiak, zereginen eta betebehar etikoen inguruan.

Azterketa motari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko profesionalek egingo dituzte bai proba teorikoa bai praktikoa, eta biak test azterketak izango dira. Epaimahaiko kideek oposaketa egunean bertan ezagutuko dute azterketen edukia eta proba praktikoan, gaiak ausaz aukeratu beharko dira.

Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak aurkeztu ditu hamabi neurriak. Errepikatu behar diren azterketei ez die eragingo (hauek aurreko deialdiko irizpideen arabera gauzatuko dira), bai ordea iazko lan eskaintzatik kanpo geratu ziren espezialitateei.

Dena den, behin-behineko neurriak direla azaldu du zuzendariak, hainbat puntutan ez baitago erabateko akordiorik eta etorkizuneko deialdietarako behin betiko eredua oraindik ez dago zehaztuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude