Lehen Arreta Arnasberritzen plataformarekin batera, LAB, ELA, SATSE, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta abiatu dute greba. Lehen Arretako medikuek, erizainek, administrazio langileek… lan baldintza kaskarretan ari direla lanean salatu dute eta gaixoek ondorioak pairatzen dituztela. Bilbon 12:00etan manifestazioa egin dute. Maiatzaren 17an gaurkoaren moduko beste greba egun bat egingo dute.
Lehen Arreta Greban! Kalitatezko arreta baten alde! Argazkian, Lakua Arriagako anbulategia. @ELAsindikatua Lehen Arreta Arnasberritzen. pic.twitter.com/IadiJKBaXo
— Esther Saavedra (@Esaasanm) April 12, 2019
Sindikatuek adierazi dutenez, egoera larria aurreikusi eta salatuta ere, 2007tik egoerak okerrera egin du eta larrialdia heldu da. Sindikatuen ustez, Lehen Arreta eraisteko apustua egin du Osakidetzak eta horretarako pausoak eman ditu 2007tik hona.
Egoera okertuaren hainbat adibide eskaini dituzte sindikatuek:
-Medikuek, erizainek, eta erizain laguntzaileek, gehienez, hamar minutuko arreta eskaintzen dute. Medikuek egunean 35 gaixo artatzen dituzte, eta administrazio langileek egunean ehun erabiltzaile.
-Absentziak ez dira ordezkatzen, bereziki medikuenak eta erizainenak.
-Itxaronaldiak gero eta luzeagoak dira. Gaixoak, batez beste, lau egun itxaroten du arreta jasotzeko, eta ohikoa da dagokion medikuak edo erizainak ez ematea arreta.
-Gastuak murrizteko profesionalen arteko funtzio trukaketa jarri dute martxan, hala, bere kategoriari ez dagozkion lanak egiten dituzte langileek.
-EAEn, barne produktu gordinetik osasungintzan egiten den inbertsioa, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundekoa baino 1.200 milioi euro txikiagoa da.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.
Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]
Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.
GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.