Osakidetzako iruzurra ikertzeko batzorderik ez da izango EAEko Legebiltzarrean

  • EAJ, PSE eta PPren botoekin, atzera bota da EAEko Legebiltzarrak ikerketa-batzordea osatzea Osakidetzako lan eskaintza publikoan izandako iruzurra ikertzeko.


2018ko abenduaren 12an - 11:49
Osakidetzako lan-eskaintzaren iruzurra ez da ikertuko EAEko Legebiltzarrean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurreikusita zegoen EAJk eta PSEk, Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten bi alderdiek, ikerketa-batzordearen aurka bozkatzea, baina oposizioko alderdien botoekin posible izango zen. PPren jarrerak, ordea, ezinezko bihurtu du.

Popularrak kritiko agertu ziren Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponen kudeaketarekin. Laura Garrido parlamentariak, adibidez, esan zuen EAEko Gobernuak azalpen gutxi eman duela oposizioetan detektatu diren irregulartasunei buruz. Baina Alfonso Alonso PPko presidentearen ustez, “arriskua” ere badu ikerketa-batzordea martxan ajrtzeak, Osakidetzaren izen ona auzitan jar daitekeelako.

Asteazkenean EAEko Legebiltzarrean bilduta, Jaurlaritzarekin bat egin du PPk ikerketa-batzordea eratzearen kontra.

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi du “aukera bat galdu” duela PPk, haien diskurtsoak ekinbidearekin bat egiteko.

“Hemen auzitan dagoena ez da lan-eskaintza publikoaren eredua bakarrik. Hemen auzitan dagoena da Osakidetzaren giza-baliabideetako politika, Osakidetzaren antolakuntza eta funtzionamendua”, adierazi du Uberak. “Lan eskaintza publikoaren auziak eztanda egin zuenean mundu guztia etorri zitzaigun esanez ‘hau beti egon dela’, ‘ohikoa dela’; beraz, garbi dagoena da ohikoa den hori aldatu beharko dugula”, gaineratu du.

Kritiko agertu da erabakiarekin Elkarrekin Podemos ere. “Filtrazioez ari gara eta Osasun alorreko arduradun nagusia saiatzen ari da hori estaltzen eta orrialdea pasatzen”, adierazi du Cristina Macazaga legebiltzarkideak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!