Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariordea ere oposizioetako tribunal bateko presidentea da

  • Natividad Saenz Zubiaga Osakidetzako Giza Baliabideen alorreko zuzendaria epaimahaiburu gisa agertzen da EAEko Osasun Saileko oposizioetako tribunal batean. Administrazio eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikariak hautatzeko epaimahaiko presidentea izango da.


2018ko ekainaren 13an - 09:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Osakidetzako oposizioetako iruzur-zantzuen salaketak publiko egin ondoren, Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi zuen bere saileko kargudunek ez zutela parte hartzen enplegu eskaintza publiko horren prozeduran. Adierazpen hori egin ostean, ordea, jakin da gutxienez Osakidetzako 24 goi kargu daudela oposizioetako tribunaletako presidente gisa.

Saenz Zubiagaren kasua ez da berdina, haren lanpostua ez baita goi-kargutzat jotzen. Baina Hala Bedi irratiak argitaratu duen moduan, Saenz Osakidetzako organigrama nagusian agertzen da eta bi pertsona bakarrik ditu gainetik: Juan Carlos Soto Giza Baliabideetako zuzendaria eta Maria Jesus Gemma Mugica, Osakidetzako zuzendari nagusia.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Iruzurra Osakidetzan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...