Natividad Saenz Zubiaga Osakidetzako Giza Baliabideen alorreko zuzendaria epaimahaiburu gisa agertzen da EAEko Osasun Saileko oposizioetako tribunal batean. Administrazio eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikariak hautatzeko epaimahaiko presidentea izango da.
Osakidetzako oposizioetako iruzur-zantzuen salaketak publiko egin ondoren, Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi zuen bere saileko kargudunek ez zutela parte hartzen enplegu eskaintza publiko horren prozeduran. Adierazpen hori egin ostean, ordea, jakin da gutxienez Osakidetzako 24 goi kargu daudela oposizioetako tribunaletako presidente gisa.
Saenz Zubiagaren kasua ez da berdina, haren lanpostua ez baita goi-kargutzat jotzen. Baina Hala Bedi irratiak argitaratu duen moduan, Saenz Osakidetzako organigrama nagusian agertzen da eta bi pertsona bakarrik ditu gainetik: Juan Carlos Soto Giza Baliabideetako zuzendaria eta Maria Jesus Gemma Mugica, Osakidetzako zuzendari nagusia.