Emakumeak borrokan

Osakidetzak fiskaltzara eramango ditu oposizioetako iruzurra salatu duten hirurak

  • Oposaketen inguruan egindako barne ikerketa fiskaltzari aurkeztuko dio Osakidetzak. Erabakiaren arrazoia ez da filtrazioak eman izana, filtrazioak salatu dituzten hiru norbanakoei “iruzur saiakera” leporatu dietela baino.

ARGIA @argia
2018ko uztailaren 19a
Osakidetzako iruzurra salatu duten hirurak (Argazkia: El Diario)

Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendariak ostegunean jakinarazi du erabakia, medikuntza alorreko oposaketen gainean salatu diren irregulartasunen harira Eusko Jaurlaritzan egindako agerraldian. Adierazi duenez, fiskaltzaren esku utziko dute Anestesiologia espezialitateko azterketari buruz egin duten barne ikerketa, zeinetan ez den jasotzen filtraziorik eman izana, nahiz eta hiru froga errepikatuko diren eta oposaketara aurkeztu ziren hiru hautagaik irregulartasunak salatu dituzten. Kontrara, ikerketak salaketa egin duten norbanakoek “iruzur saiakera” egin dutela jasotzen du ikerketak.

Marta Macho, Manuel Martinez eta Roberto Sanchez dira oposaketetako iruzurra salatu duten hiru norbanakoak. Oposaketetan filtrazioak eman zirela egiaztatzeko helburuarekin fiskaltzara zein Arartekora jo zuten, baina arrakastarik ez zuen izan saiakerak. Hala bada, azterketako epaimahaiko zenbait kiderengana jotzea erabaki zuten, hauek azterketako galdera eta argibideak luzatzen ote zizkieten probatzeko. Osakidetzak “iruzur saiakera” egotzi die jokaera horrengatik.

Kardiologia eta Angiologiako kategoriak ere ikertu dituztela eta hauetan ere filtraziorik eman ez dela gehitu du Mujikak, nahiz eta Kardiologiako epaimahaikide batek irregulartasunak eman direla baieztatu El Diario egunkariari. Dena dela, azterketak errepikatu egingo dira. Mujikak azpimarratu du zuzenketekin eta galderak formulatzeko erarekin lotutako arazoak daudela guztiaren atzean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Iruzurra Osakidetzan

Iruzurra Osakidetzan kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-14 | ARGIA
Darponek dimisioa eman du, Osakidetzako filtrazioen auziak bultzatuta

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek dimisioa eman du, Osakidetzako oposizioen iruzur kasuek bultzatuta.

 


2019-03-12 | ARGIA
Osakidetzako oposizioen gaineko ikerketa abiatu du epaileak

Epaileak hiru sendagile jarri ditu ikerketapean. Fiskalak aurkeztutako txostenean begiz jotako Osakidetzako hiru arduradunei dagokienez, ez du erabakirik hartu momentuz.


2019-03-06 | ARGIA
Darpˇn Osasun sailburuak dimititzen ez badu, Urkulluk kargugabetu dezala nahi du EH Bilduk

Martxoaren 21ean bozkatuko du EAEko Legebiltzarrak Jon Darpón Osasun sailburuaren gaitzespena, Osakidetzako Enplegu Eskaintza Publikoko azterketetako filtrazioen eskandaluaren harira. EH Bilduk koska bat harago eraman du Elkarrekin Podemosen hasierako planteamendua, lehendakariaren esku-hartzea eskatuz.


2019-02-27 | Hala Bedi
Roberto Sanchez (ESK): "Denek dakite Osakidetzak horrela funtzionatzen duela"

Osakidetzako oposaketetako ustelkeria kasuak zalaparta handia sortu du. Filtrazioak egon zirela eta epaimahaiaren aukeraketan gardentasun falta salatu zuten duela hilabete batzuk, eta Jon Darpon Osasun Sailburuaren dimisioa eskatzera ere heldu dira hainbat eragile. Roberto Sanchez izan zen ustelkeria kasu hau argitara ekarri zutenetako bat.


2019-02-20 | ARGIA
Jaurlaritzako Osasun sailburuak dio ez duela dimitituko

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari elkarrizketa egin diote asteazken honetan Radio Euskadin. Osakidetzako iazko Enplegu Eskaintza Publikoan (EPE) izandako iruzurraren auzian fiskaltzak delitu-zantzuak ikusi ondoren.


2019-02-19 | ARGIA
Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu iazko Osakidetzako oposizioetan

Hamaika kategoriatan filtrazioak egon direla, eta azterketak prestatzeko zein epaimahaia osatzeko jendea irizpide objektiboen bidez aukeratu ez dela jakinarazi dute.


"Medikuak ez gara jainkoak; pribilegioak amaitu behar dira"

Mediku espezialisten hautaproben inguruko “debate sakon bat” behar dela adierazi dio Roberto Sanchez (Bilbo, 1974) anestesistak ALEAri.


Babesa eskatu dute Osakidetzako iruzurra salatu zutenek

“Salatu nahi dugunak indarra izan dezan, aurpegia eman beharrean ikusi dugu gure burua: mendekua jasaten ari gara Osakidetzako oposaketetan izandako iruzurra salatu genuelako”, adierazi dute Roberto Sánchez eta Marta Machok. Eldiario.es hedabideak eman du honen berri.


2019-01-09 | ARGIA
Oposizioetako iruzurraren ondoren, bi dimisiorekin hasi du urtea Osakidetzak

Ricardo Ituarte Osakidetzako arduradun ekonomikoak eta Juan Carlos Soto giza-baliabideetako zuzendariak euren karguak utzi dituzte 2019ko lehen zazpi egunetan. Kargugabetzeek ez dute esplikazio ofizialik, baina biek izan dute loturaren bat iazko enplegu eskaintzan detektatutako iruzurrarekin.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude