Opus Deiko Gaztelueta ikastetxean adin txikikoa abusatu zuen irakaslea babestu dute

  • Ikastetxeak webgune bat sortu du irakasleari babesa erakusteko eta biktima “gezurretan dabilela” jakinarazteko.


2018ko irailaren 28an - 12:16
Opus Deiko Gaztelueta ikastetxea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urriaren 4tik 11ra bitartean Bizkaiko Probintzia Auzitegian epaituko dute “Gaztelueta kasua”. Asier (izen faltsua) ikasleari abusuak egin zizkion irakaslearentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak. Aldiz, akusazio partikularrak hamar urteko espetxe zigorrera kondenatzeko eskaria egin du.

Biktimaren aita Juan Cuatrecasas Asua “sumindu” egin du ikastetxeak webgunea sortu duenean. Dioenez, adin txikikoaren zein familiaren bertsioa behin eta berriz zalantzan jartzen da. “Gainera, sarearen berri emateko gutunak banatu zaizkie ikasleei, etxean eman ditzaten”. Hala ere, familiak lortu du hainbat komunikabiderekin harremanetan jarri ostean, beraien egia zabaltzea.

“Ikastetxearen jarrera iruzurgilea, arduragabea, gezurtia da eta gainera beraien baloreekin, hau da, balore katolikoekin bat ez datorrena”, salatu du Juan Cuatrecasasek.

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...