Olinpiar Jokoak, 2021ean ere ez? Kentaro Iwata infekzioetan aditua “oso ezkor” agertu da

  •  “Ez dut uste Olinpiar Jokoak 2021ean egin ahal izango direnik”, adierazi du Kentaro Iwata infektologian adituak.


2020ko apirilaren 20an - 08:13
Urtebete atzeratu dituzten arren, Olinpiar Jokoen etorkizuna ez dago batere argi / Al Jazeera
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Japoniako Gobernuak eta COI Nazioarteko Batzorde Olinpikoak pasa den hilean erabaki zuten 2020ko Olinpiar Jokoak 2021era atzeratzea, baina data horretan egitea ere zail ikusten du Kobe-ko Unibertsitateko irakasleak, The Japan Times egunkariak jaso duenez. Iwata “ezkor” agertu da, ezinbestean bete beharreko bi baldintza daudelako: "Batetik, COVID-19 Japonian kontrolatzea; eta bestetik, COVID-19 leku guztietan kontrolatzea, mundu osoko kirolari eta ikusleak gonbidatu behar direlako".

Adituak dio balitekeela datorren udarako Japoniak gaitza kontrolaturik izatea, baina ez duela uste mundu osoan gauza bera gertatuko denik: "Zentzu horretan oso ezkorra naiz, ez dut uste Olinpiar Jokoak 2021ean egiterik izango denik. Aukeraren bat izango litzateke, agian, neurri batzuk hartuz gero, ikusle edota parte-hartzaile kopurua mugatzea esaterako".

 


2021eko urriaren 12
Iñigo Urrutia. Pandemiaren kudeaketa legediaren ispiluan
“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.