LANEren arabera, Espainiako Estatuan bost langiletatik bat txiroa da

  • Bataz besteko errentaren %60 baino gutxiago irabazten duten langileen kopurua lau puntu igo da 2000 eta 2014 bitartean. 


2015eko urriaren 8an - 11:36
LANEk langileen egoeraren inguruko hainbat ondorio bildu ditu “Bidezko Lanaren Egoera Munduan” txostenean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

LANE Lanaren Nazioarteko Erakundeak “Bidezko Lanaren Egoera Munduan” txostenean bildu duenez, langile pobreen zifra %18koa izatetik %22,2koa izatera igaro da aipatu urteetan.

Espainiako Estatuan prekarietateak gora egin du nabarmen erakunde horren arabera, intentsitate zein iraupenean. Izan ere, azaldu duenez, prekarietatea geroz eta iraunkorragoa da. Bestalde, lan erreformari kritika egin dio, “aldeak areagotu eta babesa gutxitzeagatik”.

Raymond Torres LANEko zuzendari orokorrak, bere aldetik, Espainiako Estatuan enplegu eta egonkortasunaren arteko harremanak hobetzeko asko daukala adierazi du. Torresen esanetan, Espainia da azken bi urteetan Europa mailan soldaten arteko aldea gehien handitu deneko herrialdea. “Potentzial handia dauka, enpresen sorkuntza tasa altuarekin, baina, era berean, desberdintasunak dira nagusi. Politika aktibo eraginkorragoak aplikatu beharko lituzke”, gaineratu du.

Erakundeko zuzendari orokorraren arabera, 2008tik Europar testuinguruan egin diren 120 lan erreforma aztertu dituzte, eta horietatik 90ek langileen babes soziala murrizten dutela ondorioztatu dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude