Oinarrizko errenta unibertsalari ezetz esan diote suitzarrek

  • Erreferendumean parte hartu duten herritarren %76,9k ezetz esan dio Suitzan oinarrizko errenta unibertsala ezartzeari, baina pozik daude galdeketaren bultzatzaileak, eztabaida mahai gainean jarri dutelako eta duela gutxira arte gehienek utopiatzat jotzen zuten neurria Europako hainbat herrialdetan zabaltzen eta debatitzen ari direlako.


2016ko ekainaren 06an - 09:51
Duela gutxira arte utopiatzat jotzen zen neurria Europako hainbat herrialdetan zabaltzen eta debatitzen ari dira.

Bozkatzaileen %23ak errentaren alde egin du eta abstentzioa %54koa izan da. Aurka bozkatzeko argudio nagusiak bi izan dira: Gobernuak errenta finantzatzeko zailtasunak izan zitzakeela pentsatu dute herritarrek, baita gutxieneko diru kopuru bat bermatuta lan “okerrenak” ez lituzkeela inork hartuko.

Aldekoek argi dute: oinarrizko errenta unibertsala gutxieneko diru-sarrera baino ez da, bizirauteko kopuru bat, eta beraz, herritarrek lan egingo lukete bestela ere. Gainera, mekanizazioa eta digitalizazioa lanpostu asko akabatzen ari direla eta epe laburrean errenta unibertsala ezinbestekoa izango dela diote; baita prestazio sozialek sortzen duten sistema burokratiko nahasia eta estigmatizazioa saihestuko litzatekeela ere, eta lan munduan enplegatzaileek eta enplegatuek baldintza berdinetan eztabaidatu ahalko luketela, herritarrak edozein lan hartzera behartu gabe edo lanordu amaiezinetara kondenatu gabe. Horrez gain, enplegu ez ordaindua (etxeko lanak, zaintza, boluntariotza…) saritzeko modua litzateke.

Neurria babesten dutenen artean daude, besteak beste, Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohia, Salvoj Zizek filosofo esloveniarra eta Klaus Schwab Davoseko Munduko Foro Ekonomikoaren presidentea.

Europan zabaltzen ari den neurria

330.800 biztanle inguru dituen Utrecht hirian (Herbehereak) proba pilotua abiatu dute ikasturte honetan. Finlandian, oinarrizko errenta unibertsala ezartzeko behin betiko proiektua azaroan aurkeztea da asmoa. Finlandiar bakoitzak 800 euro jasoko lituzke eta ekimenaren alde daude herritarren %80. Alemanian, 90.000 sinadura bidali dituzte Bundestagera, gaiari buruzko erreferenduma eskatzeko. Eta gurean ere, Gipuzkoan, oinarrizko errenta ezartzea bideragarria dela frogatu zuen Jordi Arcarons Ekonomia arduradunak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oinarrizko errenta unibertsala
Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta
Duin bizitzeko eskubidea

Bizkaian, Gipuzkoan edo Araban urtebetetik gora bizi bazara eta 18 urtetik gora badituzu, hilero 900 euro jasotzeko eskubidea izango duzu, beste inongo baldintza barik. 450 euro jasoko dute 4 eta 18 urte arteko herritarrek eta 4 urtetik beherakoek 270 euro. Ados egongo zinateke?... [+]


Errenta unibertsalaren esperientzia pilotuak munduan

Oraindik ez dago munduan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta indarrean jarri duen herrialderik, baina esperientzia pilotu asko egin dira munduko hainbat eskualdetan, eta aurreikusitakoak ere asko dira. Daniel Raventósek eta Julen Bollain irakasleek euren liburuetan... [+]


Eusko Legebiltzarrak atzera bota du herri ekimenez proposatutako oinarrizko errentari buruzko eztabaida

Iazko otsailean ekinda, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri ekinaldi legegileak 22.075 sinadura lortu zituen proposamena legebiltzarrera eramateko. Ostegun honetan eztabaidatu zuten proposamena legebiltzarrean eta EAJ, PSE, PP eta Vox-en botoekin atzera bota... [+]


2022-05-05 | Hala Bedi
Mobilizazio eta eztabaidak Gasteizen, Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabea bozkatu bezperan

Urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: "beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere... [+]


Sergi Raventós
“Pobreziak eragin zuzena du jendearen osasun mentalean”

Soziologian doktorea da Sergi Raventós Panyella (Bartzelona, 1968), eta oinarrizko errenta unibertsalak (OEU) osasun mentalean dituen eragin positiboak ikertu zituen doktoretzan. Hamarkadak daramatza Katalunian OEU bultzatzeko lanean, beste hainbat pertsonekin batera, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude