Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

  • Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 21ean - 10:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta zortzi familiak euskarazko irakaskuntza lerro bat irekitzeko eskaera egin zuten irailean, eta astelehenean, Hezkuntza Departamentuak iragarri du Oibarko Gabriel Valentin Casamayor Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan D eredua ezarriko duela. Hala ezartzen du Nafarroako egungo Eskola Maparen aldaketak.

Nafar Gobernuak haur eskola irekitzeari uko egiten ziola eta “oztopoak” jartzen zituela salatu zuten Oibarko herritarrek eta alkateari ere helarazi zioten kexa matrikulazio-aldia ireki aurreko egunean. Oibarko haur eskolan ez ezik Lehen Hezkuntzan ere euskarazko lerroa zabaltzeko eskaera erregistratu zuten herriko zortzi familiak.

Azkenik, hilabeteetako protesten ondoren, Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude