Duela 30 urte Zenbat Gara elkartearen ekimenez, basamortu moduko hiri batean, oasi bat eraikitzeko ausardia izan zuten batzuek. Euskara erdigunera ekarri zuten, ametsa zirudien baina hemen gaude gaur, amets hura eguneroko lanarekin egia bihurtu dela ikusten. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik , hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea , Erroa argitaletxea, Algara konpartsa edota Bilbo Hiria irratia dago.
Iraganeko lorpena: gaur egungo komunitatea da, oztopoak oztopo hizkuntza bizia da gurea. Eta oraindik ere egunero, erne eta lanean, lokartu gabe berreraikitzen, ametsa barik egia izan dadin bertan, bizitzeko, ukitzeko, sentitzeko, osatzeko eta gozatzeko arnasgunea izaten jarrai dezan.
Abenduaren 15 batez ireki zituen ateak duela 30 urte kafe antzokiak, hamaika kontu bizi izan dira eta ospakizunetan murgilduta duden honetan hainbat lagunen ahotsak entzuteko aukera izan dugu. Jose Angel Irigarai hasieran ibilitakoa da eta 30 urteren ostean hunkituta hitz egin du.
Ospakizunetan murgilduta hainbat lagunen ahotsak jaso ditugu, Xabier Amuriza, Xamar, Lutxo Egia, Goizalde Landabaso, Galder Perez, Xabier Aierdi, Aitor Zuberogoitia edo Fermin Etxegoien.