UEMA euskara legez babesteko akordioetara iristen ahaleginduko da 2026an

  • Urte amaierako Batzar Nagusia egin du UEMAk Etxarri Aranatzen. Orain arteko hizkuntza politikak "eman beharrekoa eman duela, aldatzeko garaia dela eta erakunde publikoei horri erantzutea" dagokiela adierazi dute. Urdiain eta Zeberio UEMAko kide berriak izango dira.

UEMA

2025eko abenduaren 15ean - 12:21
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Etxarri Aranatzen bildu dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten 150 bat alkate eta zinegotzi. Bertan, 2025eko balantzea egin eta datorren urterako erronkak plazaratu dituzte. "Euskarak benetako lege-babesa izan dezan akordiotara heltzeko” UEMAk “ahalegin guztiak” egingo dituela ere adierazi dute. Horrekin batera, Urdiain eta Zeberio UEMAko kide berriak onartu dituzte, eta horiekin, 120 udalerri eta 355.000 biztanle biltzera heldu da mankomunitatea. 

Martin Aramendi UEMAko lehendakariak adierazi du 2025 “oso urte garrantzitsua” izan dela UEMArentzat, eta zenbait mugarri gogoratu ditu. Esaterako, UEMAk deituta herriz herri milaka herritar kalera atera izana, euskararen aurkako oldarraldia eta horrek udalerri euskaldunen jardunean duen eragina salatzeko. Aramendik gogora ekarri du ere euskararen arnasguneak desagertzeko bidean daudela erakusten duen Siadecoren ikerketa. Eta horren aurrean, urrian arnasguneen garrantziari buruzko nazioarteko konferentzia egin izana, arnasguneak motor gisa hartuko dituen lurralde estrategia aldarrikatzeko.

Aldaketa eta pizkundea

“Aldaketa” iparrorratz izanik, 2026rako plangintza onartu dute. Adierazi dute “kalean herritarrak eta euskaltzaleak” izango direla “pizkunde berria hauspotuko dutenak”, eta “erakunde publikooi horri behar bezala erantzutea” dagokiela. 

Bestalde, Kontseiluak abenduaren 27an Bilbon egingo duen Euskaraz bizitzeko pizkundea ekitaldiarekin bat egin du UEMAk, eta bertaratzeko deia egin dute udalerri euskaldunetako alkateek eta zinegotziek. 


UEMA kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
‘Lurralde estrategia euskararentzat’ proposamena
Indarrak ipini eremu euskaldunenean, lurralde osoan eragin dezan

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.