ZUZENEAN | Jarraitu flotillaren kokapena eta zein ontzi ez duten atzeman

  • Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara heltzeko. Azpiko mapa interaktiboan zuzenean ontzien geolokalizazio datuak jarrai daitezke. Gorriz markatu ditugu Israelgo armadak atzemandakoak, eta laranjaz ustez atzemandakoak.


2025eko urriaren 1ean - 10:37
Azken eguneraketa: 2025-10-03 11:48
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Israelek Gazaren blokeoa 2007an hasi zuenetik, hainbat izan dira bertara heltzen saiatu diren ontziak. 2008an, Free Gaza Movementeko bi ontzik lortu zuten Gazara iristea eta Israelen itsas blokeoa lehen aldiz haustea. Ordutik asko izan dira helburu bera izan duten ontzidiak, baina 2010etik aurrera ez da bakar bat ere helmugara iritsi, flotilla guztiak atzeman edo eraso ditu Israelek nazioarteko uretan. Nazioarteko oihartzun handia izan zuen 2010eko Mavi Marmara flotillak. Israelek nazioarteko uretan eraso egin zien eta bederatzi aktibista hil zituen. .

Al Jazeeraren infografian ikus daiteke non atzeman izan dituen Israelek flotillak.

Global Sumud Flotillaren berezitasuna da 40 ontzitik gora doazela, genozidio betean, Gazara. Israelek "terrorista"-tzat jo eta adierazi du ez diela utziko Gazara heltzen. Azken asteetan Israelgo droneen partetik erasoak jasan dituzte.

Ikusi zuzenean ontzidia, hainbat kameretatik zuzenean.

 


2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.