Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara heltzeko. Azpiko mapa interktiboan zuzenean ontzien geolokalizazio datuak jarrai daitezke.
Israelek Gazaren blokeoa 2007an hasi zuenetik, hainbat izan dira bertara heltzen saiatu diren ontziak. 2008an, Free Gaza Movementeko bi ontzik lortu zuten Gazara iristea eta Israelen itsas blokeoa lehen aldiz haustea. Ordutik asko izan dira helburu bera izan duten ontzidiak, baina 2010etik aurrera ez da bakar bat ere helmugara iritsi, flotilla guztiak atzeman edo eraso ditu Israelek nazioarteko uretan. Nazioarteko oihartzun handia izan zuen 2010eko Mavi Marmara flotillak. Israelek nazioarteko uretan eraso egin zien eta bederatzi aktibista hil zituen. .
Global Sumud Flotillaren berezitasuna da 40 ontzitik gora doazela, genozidio betean, Gazara. Israelek "terrorista"-tzat jo eta adierazi du ez diela utziko Gazara heltzen. Azken asteetan Israelgo droneen partetik erasoak jasan dituzte.