Nobela beltzaz solasteko enegarren zita (H)ilbeltzaren eskutik

  • Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde eta Ruper Ordorika izango dira besteak beste gonbidatu, urtarrilaren 23an hasi eta 29ra bitarte ospatuko den euskal nobela beltzaren astean, Baztanen.

Datorren hilaren 23tik 29ra ospatuko da (H)ilbeltza. Antolatzaileak argazkian. (Argazkia: Euskal Nobela Beltzaren Astea)
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2023ko urtarrilaren 24an - 10:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

IX. edizioa du (H)ilbeltza ekimenak, euskal nobela beltzaren asteak. Ohiko legez Baztanen ospatuko da, eta bost egunez bost herrietan luzatuko da edizio berria; Arizkunek, Anizek, Elizondok, Iruritak eta Erratzuk hartuko dituzte ekitaldiak. Mahai inguruak, solasaldiak, liburu-aurkezpenak eta zinema emanaldiak prestatu dituzte antolatzaileek.

Egitaraua, ohiko legez, aurreko urtean beka irabazi zuen saridunaren liburu berriarekin zabaldu da: astelehenean, Arizkungo Medikuaren etxean, Eneko Barberenaren eskutik Suak erreko ez balu nobela beltza izan dute solasgai. Behean zerrendatuta, hurrengo hitzorduak:

EGITARAUA

25, asteazkena

Joseba Sarrionandiarekin solasaldia Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea izenburupean, Anizko Mendiarte elkartean arratsaldeko 19:00etan.

27, ostirala

Anjel Lertxundik zuzendutako Kareletik filmaren emanaldia, 19:00etan Iruritako Gizarte Bilgunean.

28, larunbata

11:00etan, mahai-ingurua: Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak, Garazi Arrula eta Garazi Ugalde. Moderatzailea: Amaia Apalauza. Arizkunenea kultur etxean egingo da, Elizondon.

14:00etan, bazkaria Erratzuko elkartean (txartelak eskatzeko, ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzi)

Bazkal ondotik, hainbat liburu-aurkezpen:

  • Jon Alonso, Amaiur bat urtero (Amaiurko Gaztelu Elkartea+(H)ilbeltza).
  • Mikel Alvarez, Euskalia (Elkar).
  • Gaizka Ugalde, Leonardo Sciasciaren Todo modo liburuaren itzultzailea (Erein).

Iluntzean, Susmagarrien gaua. Baz Town, Erratzun barna.

29, igandea

11:00etan, Itzuli beltza: Gorputz gorrituen solasa. Oronozko aparkalekuan egingo da.

19:00etan, Ruper Ordorika: zuri beltzean, Arizkunenea kultur etxean, Elizondo.

 


Euskal nobela beltza kanalean gehiago
2018ko otsailaren 22
'Telleria eta gero, zer?' liburuari buruzko polemika
Nork hil nahi du euskarazko nobela beltza Baztanen?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...