Astebeteko egitaraua dakar (H)ilbeltza jaialdiaren VIII. edizioak

  • Aurten ez dute nobela beltzaren asterik izan Baztanen, (H)ilbeltzaren antolatzaileek urtean zehar sakabanatu baitituzte jarduerak. Asteartean jakinarazi dutenez, baina, 2022an berriz egingo dute astebeteko (H)ilbeltza jaialdia.


2021eko abenduaren 22an - 10:07
Azken eguneraketa: 11:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

COVID-19ak eragindako testuinguruak beren ohiko funtzionamendua moldatzera behartu ditu (H)ilbeltzako antolatzaileak ere. 2015ean jaialdia antolatzen hasi zirenetik errepikatutako formatuarekin hautsiz, aurten ez dute nobela beltzaren asterik egin, eta horren ordez urtean zehar sakabanatu dituzte antolatutako jarduerak. Asteartean jakinarazi dutenez, baina, 2022ean berriz itzuliko dira lehengo formatura. Urtarrilaren 24tik 30era gauzatuko da (H)ilbeltzaren VIII. edizioa Baztanen. Egitarauak askotariko jarduerak barnebiltzen ditu –solasaldiak, liburu aurkezpenak, mahai inguruak, itzuliak eta beste–, eta Arizkun, Aniz, Elizondo, Erratzu eta Irurita herrietan gauzatuko dira.

2020ko (H)ilbeltza bekaren irabazle Koldo Bigurik emango dio hasiera egitarauari, urtarrilaren 24ko astelehenez. Bigurik solasaldia eskainiko du Arizkungo Medikuaren Etxean, eta Massimo Carlotto idazle italiarraren Arrivederci amore, ciao eleberriaz arituko da. Hizpide izango duen lana euskaratzeko proiektuarekin irabazi baitzuen beka.

Asteazkenean, urtarrilak 26, izango da hurrengo jarduera. Beñat Hach Embarekek Euskal gaizkileak podcast-aren inguruko hitzaldia eskainiko du Arizko elkartean. Zuzeu agerkari digitalak sortutako podcast-aren zuzendaria da Hach Embarek, eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin batera egiten dute saioa. Euskal Herrian gertaturiko krimenak fikziora eramanda kontatzen dituzte.

Ostiralean, hilak 28, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean beste solasaldi bat egingo da. Marga Andurain abenturaren gurpilean izeneko hitzaldiaren bitartez, Baionako Marga Andurain abenturazaleari buruz hitz egingo du Ainize Madariaga kazetariak.

Asteburua, berriz, jardueraz mukuru dator. Larunbatean, Hondar ahoak telesaila hizpide, Beltzak Argitara. Hondar Ahoak (H)ilbeltzan mahai ingurua egingo da goizez Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Marian Fernandez telesailaren ekoizlea eta Koldo Almandoz zuzendaria izango dira hizlariak. Erratzuko elkartean bazkaltzeko tartea hartu ostean, aldiz, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburua aurkeztuko da, Ane Gartziaren gidaritzapean. Eta eguna amaitzeko, Susmagarrien gaua egingo dute Erratzun barrena.

Igandean emango diote itxiera jaialdiari. Goizean Lubakietako oroiminak izendatu duten itzulia egingo dute Iruritan. Arratsaldean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean egingo den emanaldiak borobilduko du egitaraua; literatura eta musika batzen dituen Frankenstein agurgarria emanaldia eskainiko dute Pettik eta Ana Galarraga Aiestaranek.

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025-09-18 | Irutxuloko Hitza
Lourdes Iriondori emango dio aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina

Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]


2025-09-17 | Xalba Ramirez
Nhil, etxe bat 'soulari'

Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025

------------------------------------------------------------

Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]


Aberria eta hil

Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025

------------------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Juan Luis Larraza
"Lizarraga kapitaina gure herriaren askatzailea izan zen, eta dagokion lekua behar du gure memorian"

Idatzi duen eleberriko pertsonaia mirestera heldu da Juan Luis Larraza Lakuntza (Etxarri Aranatz, 1950), eta, beharbada, mitifikatu ere egin du. Han eta hemen, eta, oroz gain, Nafarroako Artxibategiko agirietan Luis L(e)izarraga kapitainari buruzko datu bakanak bildu, Pello... [+]


Bideo-jokoak lapurtzen dituen artista kolektiboa, klase kontzientzia sortzeko

Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


2025-09-17 | ARGIA
Bultzada Saria jasoko du Miren Gaztagaña aktoreak

Euskal Aktoreen Batasunak emandako saria aktore irundarrak jasoko du aurten, Euskal Zinemaren Galan egingo den ekitaldian, irailaren 23an.


2025-09-17 | ARGIA
ARGIAren jarraipen berezia Donostiako Zinemaldiari

Beste urte batez, ARGIA komunikabidea bertatik bertara ibiliko da munduko zine jaialdirik ezagunenetakoan, Donostiako Zinemaldian, ostiral honetan hasi eta hurrengo larunbatera arte. Fokuen azpian ibiliko diren filmei ez ezik, apalago igaroko direnei begira ere ipiniko gara, eta... [+]


Espainia ere ez da Eurovisionen izango, Israelek parte hartzen badu

RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


2025-09-15 | Iker Barandiaran
Atzera begira gaztea

Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.

KAK! taldea... [+]


Ezberdinak eta antzekoak

Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025

---------------------------------------------------------------------

Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]


2025-09-14 | Atx Teatroa
Arren ganbara eta emeen sotoa
MULTIMEDIA - Antzezlana

Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “aka­tsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


Eguneraketa berriak daude