Ernesto Pratek ‘Telleria eta gero, zer?’ liburu berria aurkeztu du

  • Ernesto Prat Urzainik Telleria eta gero, zer? aurkeztu du maiatzaren 17an Elkar argitaletxearen eskutik, bere hirugarren eleberria.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 18an - 09:14
Ernesto Prat, liburuaren aurkezpenean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostiako Elkar dendan egin du aurkezpena idazle baztandarrak, Xabier Mendiguren editorearekin batera.

Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak, obra-hondakinen artean. Horrela hasten da Telleria eta gero, zer? elebeberria.

Misterio hori, gainera, nahastu egingo da Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin. Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri beltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta parranda, eta, batez ere, protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska bizizale eta urduri bat, Baztan bukolikoaren irudia zapartatzera datorrena.

Hirugarren nobela

Ernesto Prat Urzainki Berriozarren jaio zen 1978an eta Baztanen bizi da gaur egun. Era guztietako lanetan ibilia da, baita Skalariak taldeko tronpetajole ere. Ezker abertzalearen ilegalizazioen aroan, 2008an, ihes egin behar izan zuen. 2012an atxilotu zuten, eta bolada batean kartzela zenbait ezagutu ondoren libre geratu. Gorderik zegoen garaian hasi zen idazten, denborari aurre egitearren. Hainbat sari irabazi zituen, eta bi liburu argitaratu ditu gaur arte: Hiru ilargi laurden (2013), Orpoz orpo (2014). Arnoa esklabuendako bloga dauka, eta Nobela Beltzaren Astea antolatzen duen (H)ilbeltza kolektiboko partaidea da.


 

 

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal nobela beltza
2018ko otsailaren 22
'Telleria eta gero, zer?' liburuari buruzko polemika
Nork hil nahi du euskarazko nobela beltza Baztanen?

Eguneraketa berriak daude