Emakumeak borrokan

Nobela beltz bat kometitzeko prest dagoen idazlearen bila ari dira Baztanen

  • Baztango Udalak hirugarrenez jarri du martxan (H)ilbeltza beka, urtero euskal nobela beltzaren astea antolatzen duen izen bereko elkartearekin eta Txalaparta argitaletxearekin elkarlanean. 6.000 euroko laguntza izango du bekaren irabazleak, asteazken honetan iragarri dutenez.

ARGIA @argia
2019ko urtarrilaren 30a
(H)ilbeltza beka aurkeztu dute asteazken honetan (argazkia: Xorroxin irratia).

2017an Miel A. Elustondok irabazi zuen eta argitaratu berri du Kezko bola batek itoak birikak; iaz berriz, Josu Baranbonesek –Patricia Highsmithen The Blunderer itzultzen ari da–. Nor izango da aurtengo irabazlea? Euskarazko nobela beltza sustatzeko asmoz Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak martxan jarri duten (H)ilbeltza beka hirugarren ediziora iritsi da.

6.000 euroko diru-laguntza da, beka eskuratzen duen idazleak urtebetean euskarazko eleberri beltz bat osatu dezan. Diru horren erdia bekaren irabazlea ezagutarazi bezain pronto emango zaio irabazleari eta beste erdia berriz testua amaitzen duenean.  

Bekara aurkeztu nahi dutenek narratiba-lanen proiektuak aurkeztu beharko dituzte (nobelak edo ipuin-bildumak) bi gutun-azaletan: lehenbizikoan landu nahi den kontakizunaren azalpena egin beharko da 2-4 orrialdetan, baita idazlanaren lagin bat entregatu ere, 30.000 karaktere ingurukoa. Bigarren gutun-azalean berriz, egilearen nortasun-agiriaren kopia eta banku-datuak sartu beharko dira –xehetasunak Baztango Udalaren webgunean kontsultatu daitezke–.

Aurkeztutako egitasmo guztien artean, hiru lagunek osatutako epaimahai batek erabakiko du proiektu irabazlea zein den –Joseba Otondo Baztango Udalaren izenean; Jon Jimenez Txalapartaren izenean; eta Castillo Suarez, (H)ilbeltza elkartearen izenean–, proiektua genero beltzekoa izango dela ziurtatuz eta lanaren originaltasun eta kalitatea aintzat hartuz.

Ekimenaren bidez, azken urteetan Baztanen indarra hartzen ari den nobela beltzarekiko zaletasunari bultzada eman nahi zaio, baita generoak euskal literaturan daukan tokia aldarrikatu ere. Aurten bosgarren ediziora iritsi den (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea eta euskal letren panoraman ezinbesteko zita bihurtu da jada.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal nobela beltza  |  Baztan

Euskal nobela beltza kanaletik interesatuko zaizu...
Baztango euskal nobela beltzaren astearen 5. edizioa aurkeztu dute, ekimenaren izaera parte-hartzailea aldarrikatuz

Bosgarren ediziora iritsi da (H)ilbeltza, Baztango euskal nobela beltzaren astea. Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo da aurten, asteazken honetan aurkeztu dute aurtengo egitaraua eta urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari den ekimenaren filosofian sakontzeko ere balio izan du.


'Telleria eta gero, zer?' liburuari buruzko polemika
Nork hil nahi du euskarazko nobela beltza Baztanen?

Fikziozko liburu bati buruz solasean aritu ziren Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean otsailaren 6an, ordu eta hogei minutuz, tarteka tentsio handiz. Egoera bitxia eragin du UPNk, Lekarozko institutuko DBH4ko ikasleek irakurri duten eleberri bat jo-puntuan jarriz. Ernesto Prat Urzainkiren Telleria eta gero, zer? (Elkar, 2017) da nobela, genero beltzekoa, eta eskuin erregionalistak salatu du zentroko irakasleek “jarrera ideologiko eta politiko batzuk inposatzeko” erabili... [+]


2018-01-03 | ARGIA
Krimena ez joatea da: aurtengo Euskal Nobela Beltzaren astea iragartzeko spot-a

(H)Ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Asteak aurtengo edizioa iragartzeko spot-a argitaratu du urteko bigarren egunean. Beltz kutsukoa da iragarkia eta, noski, krimen baten berri ematen digu.


2017-05-18 | Erran .eus
Ernesto Pratek 'Telleria eta gero, zer?' liburu berria aurkeztu du

Ernesto Prat Urzainik Telleria eta gero, zer? aurkeztu du maiatzaren 17an Elkar argitaletxearen eskutik, bere hirugarren eleberria.


(H)Ilbeltza
Urte osoa irauten duen nobela beltzaren astea

Nobela beltzaren inguruan askotariko ekitaldiak antolatu ohi dituzte urtarrilarekin zazpi egunez, webgune ondo betea dute urte osoan, eta orain berriz, (H)Ilbeltza beka aurkeztu dute. Aste izatetik urte izatera bidean da Baztango (H)Ilbeltza.


Bi pertsona tiroz hilda, sute bat, ustelkeria: nobela beltz bat hemeroteka gipuzkoarrean

Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak euskarazko literatura beltza sustatzeko beka jarri dute martxan. 6.000 euroko laguntza dago mahai gainean, zeina kutsu beltzeko euskal nobela-proiektu onenaren egileak poltsikoratuko duen. “Nik idatziko nuke, baina ez dakit zer kontatu”, edo estiloko aitzakiak jarriz prokastinazioaren atzaparretan erortzear direnak salbatzeko premia sentitu dut. Istorio hau benetako gertakarietan oinarrituko da (inork idazten badu).


Nobela beltza idaztea sustatuko du '(H)Ilbeltza' bekak

(H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak aurkeztu dute deialdia, eta lanak ekainaren 23ra arte bidal daitezke.


2017-01-04 | ARGIA
Baztan, genero beltzeko literaturaren hiriburu urtarrilaren 16tik 22ra

Hiru urtez jarraian egiten den zerbaitek merezia omen du tradizio izena eta beraz, Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea, Ilbeltza, jada ezinbesteko zita bihurtu dela esan liteke: asteartean aurkeztu zuten aurtengo egitaraua eta edukiz beteta dator.


2016-11-20 | Iratxe Retolaza
Gorpuak ur azalera nola

33 ezkil estreinako nobelan, giro gris eta iluna eraiki du Miren Gorrotxategik. Ferminek gizaki-burezur bat topatzen du, baserriko lurretan ur-depositu bat jartzeko lanetan ari dela. Burezurraren auziak aspaldian izozturiko harreman zenbait biziberritzea ekarriko du: Fermin eta Karmen senar-emazteek Nestor semeari hots egingo diote; eta Nestor, bide batez, Berta neska-lagun ohiarekin jarriko da harremanetan, indusketa-lanetan jardun ohi duelako. Garizmendi baserrira garamatza gertaerak, baina,... [+]


2016-06-14 | ARGIA
'Lehertu da festa', Donostia 2016 ardatz duen nobela aurkeztuko dute asteazkenean

Eneko Aizpurua idazleak asteazkenean, ekainak 15, aurkeztuko du bere hirugarren nobela. Bere aurreko lanak bezala, genero beltzean kokatzen da eta seguraski Donostia 2016 literaturarako lehengai bihurtu duen lehenbiziko lana da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude