ICAN Arma Nuklearrak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina koalizioak igandean jaso du Oslon Bakearen Nobel saria, urteotan egindako lan eta lorpenengatik. Sariak ohartarazpen sendo bat zabaltzen du, mundua sekula baino gerra giro beroagoa bizitzen ari den garaiotan.
Mundu osoko 98 herrialdetako 440 gizarte erakundek osatzen duten ICAN Arma Nuklearrak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina koalizioa justu urte honetan ari da lortu nahian Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko lege bihurtzea arma atomikoen debekua. Orain artean 122 sinatu dute iazko abendutik negoziatzen aritu diren proposamena. Paradoxikoki, Nobel sariak ematen dituen Noruegak berak ez du sinatu nahi izan debekua, OTANeko gainerako potentziek –Espainia eta Frantzia barne– eta bonba atomikoa daukatenek –Txina, Errusia, India, Israel...– sinatu ez duten moduan.
Nobel sariak ematen dituen batzordeak adierazi duenez, "ICANek jasoko du saria hainbeste lan egin izanagatik arma nuklearren erabilerak ekar dezakeen hondamendi humanitarioaz ohartarazten eta aitzindari lana egin duelako arma horien debeku-ituna lortzeko bidean".
ICANen izenean saria hartzera erakundearen idazkari nagusi Beatrice Fihn batera azaldu da Setsuko Thurlow japoniarra, Hiroshiman AEBek lehen bonba atomikoa lehertu zutenean oso hurbil egon arren bizirautea lortu ondoren arma nuklearren kontrako ekintzaile nabarmena izan dena. "Erori ondoren altxatu egin gara –esan du– eta esan dugu: ezin dira elkarrekin bizi gizadia eta arma nuklearrak. Arma nuklearren garatzeak ez du nazio bat bere handitasunera jasotzen, baina hondoratzen du txarkeriaren amildegi ilunenera. Arma horiek ez dira beharrezko gaiztakeria bat, gaiztakeriarik handiena baizik. Lortu dezagun hau izatea arma atomikoen amaieraren hasiera".
Bakearen Nobel saria emateko hitzaldi guztiak ikus-entzun daitezke antolatzaileen bideo honetan:
Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]
Donald Trumpen inperialismoaren eta harrokeriaren adibideetariko bat dugu Groenlandia erosteko daukan xedea. Baina lekukoen beharrak eta nahiak entzun gabe, aspaldi kokatu ziren Artikoko lur izoztu horretan amerikarrak: bertako inuitak haizatu eta Thulé izeneko base... [+]
Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.
Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.
Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI.
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Tel Avivek Irango programa nuklearra erasotzea hipotesia baino gerta litekeen zerbait dela esateko, atzera begiratu du hedabide ugarik: 1981ean Iraken eta 2007an Sirian, ehiza-hegazkin israeldarrek erreaktore bana birrindu zuten. Baina aurrekari horiek ez dute zer ikusirik... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Urrats berri horren berri eman du Errusiako Defentsa ministerioak maiatzaren 21ean, zehaztuz "Mendebaldeko arduradun batzuen mehatxuei" bideraturiko erantzuna dela. Oraingoz, arma nuklear taktikoak ez dira inoiz erabiliak izan, hain zuzen, suntsiketa gaitasun... [+]
Burua dardaratu eta ikaratu zigun ginkgoak (Ginkgo biloba). Lizar-makila denboran ginkgoa aspaldi galdutako zuhaitz espezietzat jotzen zen. Bere hostoen fosilak ezagutzen ziren, beste arrastorik ez.
Arma nuklearrak dituzten bederatzi herrialdeek 82.900 milioi dolar gastatu zituzten iaz arma horietan, 2021ean baino %3 gehiago. Arma Nuklearren Indargabetzerako Nazioarteko Kanpainak (ICAN) argitaratutako txosteneko datuak dira. Minutuko 157.000 dolar baino gehiago.
Vladimir Putinek iragarri du prest daudela jada hamar hegazkin armak Bielorrusian zabaltzeko. Europak mehatxu egin dio Bielorrusiari, eta planarekin aurrera jarraitu ezkero "zigor gehiagorekin" erantzungo diola adierazi du.