Nicolas Hulot ministro ekologistak utzi egin du Emmanuel Macronen gobernua

  • Emmanuel Macronen gobernuari ingurumenaren eta ekologiaren defendatzaile berniza ematen zion Nicholas Hulot ekologista eta komunikatzaile ezagunak utzi egin du bere kargua. Bere jarduerak inolako emaitzarik ez duela lortu aitortu du publikoki irratian.


2018ko abuztuaren 28an - 10:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteartean, abuztuak 28, Nicolas Hulotek goizeko France Inter irratiko elkarrizketa batean harrotu ditu hautsak Frantziako politikagintzan kazetariari iragarri dionean: "Gobernutik irteteko erabakia hartu dut". Eta argudiatu du bere etsipena ministro lanean lortutako emaitzarik ezagatik: "Hasi al gara pestiziden erabilera gutxitzen? Erantzuna da: ez. Hasi al gara bioaniztasunaren gainbehera eragozten? Erantzuna da: ez. Hasi al gara lurzoruen artifizialtasuna gelditzeko neurriak hartzen? Erantzuna da: ez".

Trantsizio energetikoaren ministro egon den Hulotek esan du bere bizitzako erabakirik zailena hartu beharrean egon dela: "Ez diot gehiago gezurrik esan nahi nire buruari, dauzkagun erronkei aurre egiten ari garen itxurarik ez dut eman nahi gobernuan jarraituta. Beraz, gobernutik ateratzeko erabakia hartu dut".

Hulotek aitortu du ere ez diela aurrez jakinarazi erabakiaren berri ez Emmanuel Macron lehendakariari eta ez Edouard Philippe lehen ministroari, beldur zelako hauek atzera egiteko konbentzituko zutela. Bi politikariontzako mirespena berresteaz gain, agintzerakoan jasan duen bakardadeaz kexatu da: "Nola lortu nezakeen ezer nik bakarrik, non dira nire tropak, nor datorkit atzetik?".

 


Frantziako Gobernua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.