Netflixek iragarri du Cabezudoren auziari buruzko dokumentala emango duela

  • En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen. 


2023ko martxoaren 08an - 11:13
Azken eguneraketa: 13:17
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Netflix plataformak Kote Cabezudoren auziari buruzko En el nombre de ellas dokumentala emango duela iragarri du. Oraindik ez dute estreinaldiko data publiko egin, baina plataformak esan du "laster" izango dela. 

Señor Mono ekoiztetxe madrildarrak egin du dokumentala. Iñigo Perez-Tabernero ekoizleak eta Eduardo Mendoza zuzendariak oharra plazaratu dute plataformaren erabakiaren aurrean. Azaldu dute haiek, kazetari gisa, prozesu judizialeko gertakariak kontatu dituztela "zehatz mehatz", eta ikusleak aterako dituela ondorioak. Uste dute dokumentala ikusten dituen guztiak hunkituko dituela. Azpimarratu dute inoiz egin duten dokumentalik "gogorrena" eta "ekoizteko zailena" izan dela. Salatu dute gizartearen isiltasunak "betikotu" egiten dituela abusu sexualak, eta lan honekin isiltasunaren aurka beren hondar alea jarri izana espero dutela.

Dokumentaleko protagonistak diren zortzi biktimek ere oharra plazaratu dute. Adierazi dute dokumental honekin lortu nahi dutela isilean dauden biktimei babesa eskaintzea eta hitz egitera bultzatzea. Eskerrak eman dizkie Señor Mono ekoiztetxeari eta Netflix plataformari, beren historia kontatzeagatik.

Disney+ plataformaren isiltasuna

Hasieran, Disney+ Españak erosi zituen dokumentalaren emisio eskubideak, eta 2022ko azaroan zen estreinatzekoa. Ordea, emisio eguna baino egun bat lehenago, bertan behera utzi zuen estreinaldia.

Plataforma horrek atzera egin ostean, dokumentalean agertzen diren Cabezudoren zortzi biktimek oharra plazaratu zuten, gertatutakoa urratsez urrats azalduz eta beren haserrea adieraziz. Oharrak dioenez, 2021eko abenduan plataformak dokumentala erosi zuela argitaratu zuen prentsan. Geroztik, trailerra egin zuen eta eta dokumental osoa hainbat kazetari eta influenceri bidali zien. Ondoren, Sr. Mono ekoiztetxearekin sinatu zuen irizpide juridiko bat, demandarik egotekotan erantzukizun osoa ekoiztetxearen gain eror zedin. Azkenik, Disney+ek, "inolako azalpen publiko koherenterik eman gabe", eta biktimekin harremanetan jarri gabe, dokumentala ez ematea erabaki zuen. 

Biktimek adierazi zuten "erabat traizionatuta" sentitu zirela Disney+ España plataformaren aldetik eta dokumentala ez emititzeko ardura zuten Simon Amselem eta Vincent Sourdeaurengatik. "Gure minarekin, gure duintasunarekin eta gure konfiantzarekin jolastu dute". Hala ere, oharreko azken puntuan adierazi zuten beren historia "bai ala bai" ezagutuko zela. Eta badirudi Netflixek emango diela aukera.

28 urte eta bi hilabeteko espetxe-zigorra

Kote Cabezudo argazkilari donostiarra da, eta sexu izaerako hainbat eraso egiteagatik espetxean dago. Sexu abusu bat, bortxaketa bat, haur pornografiari lotutako sei delitu eta eta hainbat modelori iruzur egiteagatik beste bi delitu leporatzen dizkiote, eta hamazazpi emakumeren salaketak hartu dituzte kontuan. Epaiketan, akusatuta zegoen beste 217 delitugatik absolbitu egin zuten.

28 urte eta bi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zizkion Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak 2022ko ekainean. Argazkilariaren defentsak epaiaren aurka helegitea jarri zuen, eta martxo hasieran Auzitegi Gorenak bere horretan berretsi egin du Probintzia Auzitegiaren erabakia. 2013an jarri zituzten Cabezudoren aurkako lehen salaketak, eta 2018ko maiatzetik dago espetxean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eraso zidanarekin elkartu nintzenekoa

Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.


Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]


Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako "eraso larri" bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Laura Macaya
"Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei"

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!