Disney Plusek ez du estreinatu Kote Cabezudoren auziari buruzko dokumentala

  • Disney Plus plataforma asteazkenean zen estreinatzekoa Kote Cabezudoren auziari buruzko En el nombre de ellas dokumental saioa, baina ez du hala egin azkenean. Eduardo Mendoza kazetariak zuzendu du dokumentala, eta Berria egunkariak argitaratutako informazioaren arabera, Mendozak ez du adierazpenik egin nahi izan gaiaren inguruan.


2022ko azaroaren 24an - 10:25
Kote Cabezudoren Biktimentzat Justizia plataformaren elkarretaratzea, epaitegiaren aurrean. (Argazkia: Arantxa Iraola)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Era berean, Disneyko prentsa zerbitzuan aitortu dute estreinaldia ez dela asteazkenean egin, baina esan dute ezin dutela beste argibiderik eman. Madrilgo egunkari baten arabera, ordea, “datozen egunotan” egingo dute estreinaldia, eta Sr, Mono ekoiztetxeko kide batek “arazo operatiboak” aipatu ditu.

Cabezudo salatu zuten 22 emakumeetako batzuen lekukotzak jasotzen ditu dokumentalak, eta batzuek kontatzen dute Cabezudok nola bortxatu zituen.

2018an, Cuerdos de atar ekoiztetxeak beste dokumental bat egin zuen auziaren inguruan, eta Mediaset komunikazio taldeari saldu zioten, baina ez dute oraindik estreinatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude